7 jauziak, banakoa eta antzekoak ikasteko aukera izango dugu. Hurrengo zapatuetan, arratsaldeko 4retan udaletxean alkartuko gara. Adin guztientzako ikastaro hau, parte hartzen dogunen artean zehaztuko dugu, zenbateko luzapena, ordutegia...
Gurean ere ez dute uzten maitatzen gauean. Etxebarrin eta Euskal Herrian maitatzeko aukerarik ez badago ere, elkartasuna zabaldu nahi dugu. Maitatzea debekatuko dute ala?!!Hoien legea guretzat apartheid,gartzela, ihesa, hauspena ta isiltzea hoien legea,zu ta ni heuren gisara eukitzeagordeak dituzu arma ta izpienkontrako altzeiru atzeaneta gu negar gasen mende gaudenokoker omen gaude Ez dute uzten maitatzen gauean Tortura sufritzen, zeldatan usteltzen,gutunak idazten eta bertan hileutsi zioten minari bainabakardadeak irentsigorteek justizia egin zietenmatoi txukunen gisanmaiz borrokatu...
Gaurko egunak eta ondorengo zenbaitek kutsu erlijiosoa badute be, guk nahiago izan dugu herri ohiturei erreparatu. Asko dira Euskal Herrian esaerak eta esanak eta gaurko egunari begira hainbat daude, batzuk musikatuak gainera. Pello zabalak berriako blogean biltzen ditu batzuk eta gaurko egokiena "Kandelarioz euria, laster da udaberria. Kandelarioz ateri, negua dator atzeti." iruditu zaigu. Izan ere, eguraldiari begira egon gara egun guztian, sasi metereologo bihurtu gara eta iluntzean kandelen argiekin zubi inguruak argitzean komentatu dugu eguraldia eta gainotzeko beste edozein gogoeta. G...
Atzokoan mundu mundialeko beste paraje eder batzuk gertuago ikusteko aukera ederra izan gendun. Elorrixotik etorri ziren familian bidaia egin zuten neba arrebak eta beraien ahotik entzun ahal izan genituen bizipenak. Nepal, Tibet eta India izan ziren Ama, alaba, semea eta Aitaren bidaiaren jomugak. Uztail batean egin zuten bidaia. Mendia, trekinga eta turismoa uztartu zituzte. Himalaiako mendilerroaz gozatu zuten, altuera-gaitza bizi izan behar zuten, monjeen esku zabaltasuna eta jatortasuna frogatu eta Tanges ibai berezia ezagututa bueltatu ziren. Familiako bidaia hau, lau lagunena bihurtz...
Aurreko urtea, joan berri den hau, oparoa izan da Etx Kultur Elkartearentzat, eta Etxebarritarrontzat. 2007ko uzta oparoa izan da, aberatsa eta guk antolatzen zein jendearekin elkarbanatzen asko disfrutatu dugu. Harrera ona izan dute kultur elkartetik egin ditugun proposamenek eta hau azpimarratu nahi genuke gune hau aprobetxatuz gainera eskerrak eman nahi genizkie, guregana hurbildu diren guztiei.
Akarregin izan gara goizean. Inguruak lainotuta baziren ere siri-miri eskaz bategaz atera gara oinez Olaia aurretik. Aurtengoan, Pello, Lander eta Eñaut bizikletaz animatu dira gainera. Tipi tapa, abiatu eta laster, atertu egin du, gustora joan gara kontu kontari bidean eta Zulutan bertako gazteena animatu eta gurekin igon da gora. Akarregitik, lainoa egon arren, kostaldea ikusten izan da, eta hara eta hona begira itxaron diegu Markinatik zetozen Artibai Mendigoizale taldekoei. Han goian, urtean zehar, 10 eta 20 gailur egin dituztenei garaikurrak banatu dizkiete. Urte asko daramatzate...
Urte zaharrari amaiera emateko ohitura zabaldua da Euskal Herrian mendi gailurretara igotzea. Guk ere, Akarregirako zita egin dugu. Markina_Xemeingo Alpino Mendi taldearekin batera igoko galrelarik.Eurek, Markinatik eta guk, Olaia aurretik egingo dugu irteera goizeko 10:00etan. Erdu eta animatu!
Arriaga Euskal Artisautza erakusketa ikusgai dago jada. Udaletxeako areto nagusian, Senegal, Garrazia, Kanporaketa, Babesa eta Kutxa bat daude ikusgai besteak beste. Lehenengo hau, Jose Pablo Arriagak, Afrikara egindako bidaiaren ondotik osatutako bildumaren barnean dago. Garrazia, Eskozian egin zuen lana da eta Kanporaketa berriz, Glasgow-ko galeria batean erakutsi ahal izan zuen. Haserrea berriz, haserre dagoen kutxa bat da, Artisauen egoera adierazi nahi duelarik. Erakusketa, Urtarrilaren 6ra arte irekita dago, goizetan 11:00-13:00etara eta arratsaldetan 17:00-20:00tara.  ...
Abenduaren 23tik Urtarrilaren 6ra. Zapatu-Domeka eta jai egunetako ordutegia: 11:00-13:00 /// 17:00-20:00 Beste egunetan arratsaldez. UDALETXEAN ARRIAGA euskal altzariak egiten dituen artisau familia da. 75 urtetan artisau tradizionalaren ideologia bizirik gorde du, altzarien tallen bitartez, Naturaren pertzeptzio ezberdinak isladatuz, sinbolo hizkuntza bezela. Izan ere Kaxa baten bitartez eta bertan tallatutako irudien bitartez, aintzina euskaldunek sinismenak adierazten zituzten, ilargia, eguzkia, txoriak eta sinboloak: lauburuak... erabiliz. Lehenengo es...
ETX KULTUR ELKARTEA
etxtaldea@hotmail.com
VII.MENDI IBLIALDIKO ARGAZKIAK 2012/05/13
Hitzaldian ukitutako puntu batzuk:http://www.scribd.com/doc/78501082/Krisia-induzitua-izan-da