Arriaga Arte Erakusketa Gabonetan ikusgai

etx 1456132395106 Etx Kultur Elkartea | 2007-12-16 21:14



Abenduaren 23tik Urtarrilaren 6ra
.

Zapatu-Domeka eta  jai egunetako  ordutegia:  11:00-13:00 /// 17:00-20:00

Beste egunetan arratsaldez. UDALETXEAN

ARRIAGA euskal altzariak egiten dituen artisau familia da.  75 urtetan artisau tradizionalaren ideologia bizirik gorde du, altzarien tallen bitartez, Naturaren pertzeptzio ezberdinak isladatuz, sinbolo hizkuntza bezela. Izan ere Kaxa baten bitartez eta bertan tallatutako irudien bitartez, aintzina euskaldunek sinismenak adierazten zituzten, ilargia, eguzkia, txoriak eta sinboloak: lauburuak... erabiliz. Lehenengo eskultura zen. Tallatuz adierazten zuten, grabatua geratzen zen egurrean adierazi nahi zutena.   
Jose PabloArriaga eta Henrike Arriagak haien aitonak hasitako ibilbideari jarraitzen diote, beraien aita igarotako bidetik eta honen adibide erakusketan ikusgai izango den Henrikek egindako Kutxa.
Jose Pablo Arriaga, sormenetik eratorritako mugimendua adierazi nahirik zebilen; Kutxek lotua sentiarazten zuten. Eskozian du bere garapenak habiapuntua, irakasle izatera joan eta asko ikasiz itzuli baitzen. Egungo Arriaga Euskal Artisautzan ikus dezakegun bezala eta Erakustetan ikus ahalko duzuen gisan. Eboluzio honek altzariaren kontzeptu gaurkoagoa ekarri du, artisau tradizionalaren ispiritua mantenduko duena.  Jose Pablo Arriagak kontzeptu biak uztartu ditu, altzari funtzional eta artistikoa sortuz.  
Egileak mezua helarazi nahi duen eskultura bezala hartzen du pieza bakoitza. Nahasketa honekin altzari modernoa lortzen da, gaur eguneko gizartearen beharrei egokitua. Euskal Tradizioa era modernoan landu nahi zuen eta  lauburua eta eguzkilorea eraldatuz, habiatu bazen ere ez zuen sormenaren gosea hasetzen. Nola lan egingo luke lan aintzinako artisau batek egun? Galdera honen hariari tira eginez, lanen bidez pertsona modura sentitzen duena era moderno batean azaltzeko asmoak bere egin ditu egileak eta kutxetatik hurrunduz piezak eta lanak sortu ditu. Pieza eta eskulturen ez dute kutxekin zer ikusirik; baina sinismena dute, adierazpena.

ARRIAGA EUSKAL ARTISAUTZAk egun , tradizioa eta garaikidea uztartzen ditu.



Utzi iruzkina: