India eta Tibet familia baten ahotik
Atzokoan mundu mundialeko beste paraje eder batzuk gertuago
ikusteko aukera ederra izan gendun. Elorrixotik etorri ziren
familian bidaia egin zuten neba arrebak eta beraien ahotik entzun
ahal izan genituen bizipenak. Nepal, Tibet eta India izan ziren
Ama, alaba, semea eta Aitaren bidaiaren jomugak. Uztail batean
egin zuten bidaia. Mendia, trekinga eta turismoa uztartu zituzte.
Himalaiako mendilerroaz gozatu zuten, altuera-gaitza bizi izan
behar zuten, monjeen esku zabaltasuna eta jatortasuna frogatu
eta Tanges ibai berezia ezagututa bueltatu ziren. Familiako
bidaia hau, lau lagunena bihurtzen da urtero uda partean.
Tibet, India, Nepal, Islandia...
Eskerrik asko bihotzez familia osoari eta bertaratu
zineten guztioi. Ahaztu gabe gainera, atzo piztu zitzaigun
arrari jaten emateko, beste bidaia bat egin zutenen
esperientzia blogean. Atzo Etxebarrira etorri baziren ere,
interesatuko hona hemen Aitor eta bere lagunek bidali digutena
eta beraien blogaren lotura; zuei be eskerrak!
Aupa,
Atzo Etxebarrin egon ginen eta diapositibak ikusteko aukera
izan genuen, benetan interesgarria. Gu ere orain 2 urte India
eta Nepalen izan ginen eta Blog bat egin dugu bidaia kontatu
eta informazioa trukatzeko asmoz.
Eskerrikasko
Aitor
aitorbengoa80@hotmail.com
http://www.blogak.com/bizi-pozak
Iruzkinak
2008-01-16 10:44 #1

Aupa,

Bidaia Elorrioko familia batek egin du baina diapositiba emanaldia non da? Elorrixon izango dela suposatzen dut. Hala da??

Eskerrikasko

Etx Kultur Taldea 2008-01-16 14:28 #2
Etx kultur elkartea 2008-01-16 14:33 #3
Eguerdi on:

Ez dugu gure kartelean jarri ez, baina gure ekarpenek Etxebarrin, Etx
Kultur Elkartearen sorterrian dute hedapena. Baina ez litzateke txarra,
herrien eta herri kulturaren aldeko elkarlana. Adibidez, Elorrixo eta
Etxebarri? Ezta.
2008-01-16 15:57 #4

Aupa,

Barkatu nire ez-jakintasuna baina Etxebarri, Basauri eta Galdakao alboan kokatzen den herria da ezta? Kartelean ikusitakoarekin Elorrion izango zela uste nuen, orain nahiko urrun geratzen zait, ia gerturatzeko aukera dudan.

Eskerrikasko

Etx Kultur Elkartea 2008-01-16 21:35 #5

Gabon:

Lasai, hemen egunero ikasteko jaio gara. Guretzat ohore bat izango da Lea-Artibai eskualdean kokatzen den Etxebarria herrira gonbidatzea. Markina-Xemeindik 2 kilometrora eta Elgoibartik 13 kilometrotara. Zuk aipatu duzun hori, Etxebarri da, gurea Etxebarria. Nomenklaturak baditu bere aldaerak, zenbait lekutan Markin-Etxebarri bezala agertzen da eta inguru batzuetako ahozko deitzeko eran ere bai.

http://www.argia.com/gida/markina1a.htm

2008-01-17 10:04 #6

Eskerrikasko

Aitor 2008-01-26 13:48 #7

Aupa,

Atzo Etxebarrin egon ginen eta diapositibak ikusteko aukera izan genuen, benetan interesgarria. Gu ere orain 2 urte India eta Nepalen izan ginen eta Blog bat egin dugu bidaia kontatu eta informazioa trukatzeko asmoz. Blogaren helbidea http://www.blogak.com/bizi-pozak da. Gustatuko litzaidake helbide honen berri ematea gazte bikoteari, era honetan, guk egindako bidaiaren berri izango dute interesik edukiz gero.

Eskerrikasko

Utzi iruzkina: