Akarregin izan gara
Akarregin izan gara goizean. Inguruak lainotuta baziren ere siri-miri eskaz bategaz atera gara oinez Olaia aurretik. Aurtengoan, Pello, Lander eta Eñaut bizikletaz animatu dira gainera. Tipi tapa, abiatu eta laster, atertu egin du, gustora joan gara kontu kontari bidean eta Zulutan bertako gazteena animatu eta gurekin igon da gora.
Akarregitik, lainoa egon arren, kostaldea ikusten izan da, eta hara eta hona begira itxaron diegu Markinatik zetozen Artibai Mendigoizale taldekoei. Han goian, urtean zehar, 10 eta 20 gailur egin dituztenei garaikurrak banatu dizkiete. Urte asko daramatzate honetan, taldeak berak dabitu hirurogeita piku.
Beraiekin batera, bolanderekin lagun, txanpana eta polboroiak hartu ditugu eta taldeko argazkia atera ondoren, gailurretik, Etxebarritik Markina-Xemeinera jeitsi gara. Uhagonen jarraitzen zuen Alpinokoen egitarauak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: