Kandelak eta lagun artea, gaurko iluntzeko hotza girotzeko.

etx 1456132395106 Etx Kultur Elkartea | 2008-01-28 19:46

Gaurko egunak eta ondorengo zenbaitek kutsu erlijiosoa badute be, guk nahiago izan dugu herri ohiturei erreparatu. Asko dira Euskal Herrian esaerak eta esanak eta gaurko egunari begira hainbat daude, batzuk musikatuak gainera. Pello zabalak berriako blogean biltzen ditu batzuk eta gaurko egokiena "Kandelarioz euria, laster da udaberria. Kandelarioz ateri, negua dator atzeti." iruditu zaigu. Izan ere, eguraldiari begira egon gara egun guztian, sasi metereologo bihurtu gara eta iluntzean kandelen argiekin zubi inguruak argitzean komentatu dugu eguraldia eta gainotzeko beste edozein gogoeta. Goizean euria, gero hotz eta aterri; gurean bai behinik behin. Gustura hartu dute herritarrek gaurko ekimena, eta etxetik kandelak ekarri dituzten (eskerrik asko!) aurpegietan ilusioa nagusi beraiena piztu eta nola irauten eta argitzen zuen ikustean. Denetarikoak izan dira, baxuak eta zabalak, ohiko zilindro mehe eta luzeak, batzuk arrosak eta granateak (usain eta guzti) eta adi! urdinak ere bai.


Utzi iruzkina: