Euskara arriskuan egunero
Euskararen eguna da gaur, aurretik ere jakina genuen hau, besteak beste larunbateko ospakizunaren berri ere emana dugulako hemen. Euskara dakitenak eta erabiltzen dutenak asko dira, eta hau adibide hartuta, herriko ume batzuen adibideak ikusgai dituzue gure bideoen tartean. Senegal, Kolonbia, Marokon eta Etxebarrin jaioak badira ere, era beretsuan hitz egiten dute egun. Hizkuntzalariek, erakutsita dute hizkuntza gutxitu batera murgiltzean jakinduriaz gain beste hizkuntzak ere aberasten dituela jauzi honek; eta bideo hauek eredu dira, Etxebarritar hauen eguneroko bizitzaren eredu.Baina jendarte osoak erronka haundia dugu. Helduen alfabetatze eta euskalduntzeaz gain Euskarak duen diglosi egoerari buelta eman behar diogu. Jendartean, oraindik sorleku jakinik ez duen Euskarak, beste hizkuntzak duten presentzia eta espazio bera izan dezan lan egin behar dugu. Guk, elkartetik bertatik hasi eta euskararen normalizazioa bermatzeko hartutako konpromisoen isla den “bai euskarari ziurtagiria” eskuratu genuen. Zuek ere, era pertsonal zein kolektiboan horretara gonbidatzen zaituztegu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: