5 urte eta gero
2003ko otsail hartan ere ez zen giro Euskal Herrian. Aste bereko egun ezberdinetan hiru operazio polizial bizi izan genituen. Tartean, Egunkariaren aurkakoa. Beste egunkari bat itxi zuten eta auzipetuentzat kartzela zigorrak eskatu nahi dituzte orain. Euskal jendarteak erantzuna eman zuen, errefusatu zuen euskal prentsaren kontrako eraso hura. Egunkariaren Alde Elkartea sortu zuten aurrerago, eta aste honetan, "Orain ere, epaiketaren atarian, Egunkaria defenditzeko deia egin dute.
“Euskalgintzaren baitatik dei ozen bat gizarteari, orori: Egunkaria
defenda dezagun, euskalgintza defenda dezagun”.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: