Hurrengoan be bai
Ostiraldeko zinema emanaldian gustora egon ginen plaza barrin batutako 60 bat lagun baino gitxitxua Eutsi! euskarazko pelikula ikusten. Honetarako egoki jarritako aulkiak ezeze, ikusleak palkoan eta gradetan be egon ziren. Udaltxe aurrean, erreka ondoko petrilean, lehen lerroan aulkietan...
Urteko egunik luzeenakoa aukeratu genuen proiekziorako eta egindako eguraldi ona dala eta hitzordua baino hiru ordu laurden beranduago ekin genion zinema saioari. Gau giro ederra, nahiz eta bukaerarako freskura nabaritu.
Barre algarak pelikulak iraun zuen denboran, isiltasuna eta zapore gozoa. Hori bai, askoren arteko komentarioa: motela pelikulie.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: