Euskaraz BAI!

etx 1456132395106 Etx Kultur Elkartea | 2008-08-12 23:19


Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUAk bidalita aldizkaria jaso dugu gaur. Bertan, 10 urtetan egindako lanari jarraipena emanez, [ZORIONAK!] Bai euskararitik, Euskaraz bairekin konpromiso maila haundiagoko garai berri bati hasiera emango dio, ekarpen ezberdinak egiten jarraituz.

Euskararen normalizazioa lortu nahi badugu, horrela ezin dugu jarraitu. Ez herritarrok ez hainbat arlotako eragileek.

Hizkuntza-politikak hobetu, tresna juridiko-administratiboak gaurkotu eta herritarrek, portaerak aldatu egin behar dituzte hizkuntza baten normalizazioan denbora faktoreak ere garrantzi handia duelako eta gaur arteko erritmoekin ez dugulako helburua lortuko.

Bestalde, “Euskaraz bai” adierazpena sinatzera, atxikitzera, animatzen du KONTSEILUAk. Dokumentuak, euskararen egungo egoera aztertu eta azaltzeaz gain, etorkizuneko erronkak eta jarraitu beharreko ildoak proposatzen ditu, helburu jakin eta zabalarekin:

“Euskarak  etorkizuna behar duelako, iraungo duen hizkuntza izatea nahi dugulako eta euskal herritarr izatea nahi dugulako eta euskal herritar guztien hizkuntza izatea nahi dugulako, ezinbestekoa da euskararen garapena ziurtatzea”.

 "euskaraz bai! materiala eskuratu nahi izan ezkero, egin klik www.kontseilua.org/denda helbidean.


Utzi iruzkina: