Erromeria alaiean, eguzkitan

etx 1456132395106 Etx Kultur Elkartea | 2008-09-28 23:11


Goizeko 9retan Olaia aurrean bildu garenok, preskuran eta sudaderak jantzita atera bagara ere, oinez hasi orduko berotu gara. Eguraldi paregabea egin gu gaur eta gu bezala, beste Etxebarritar, Markinar, Aulerstiar, Lekeitiar eta hainbat eta hainbat pertsonak bertara urbiltzeko aukera egin dute. 


Txaboletan mokau bat eginda, gora, tontorrerako bidea hartu dugu, izugarrizko jendetza, bide zidorra beteta, gainezka. Tontorrera bidean, gerriko minik ez izateko, ohitura den moduan, burdinazko uztaiak buruti behera pasa eta tontorrera heltzeko prest.
Tontorrean, gurutza mordoa lez, jende asko. Leku pixkat hartu ondoren, argazkiak, klik!, bazkaltzera jeitsi gara behera.
Erromeria, eguzkia, sagardoa, kafea, zzzzzzzzz, erroskilak eta etxera.
        


Utzi iruzkina: