Zinema Plazan

etx 1456132395106 Etx Kultur Elkartea | 2008-05-26 20:25


Zinema emanaldia gerturatzen ari dela eta Plaza Barria prest dago iluntzean giro badago pelikula bat ikusteko. Eguna ere jarrita dago, Ekainak 20, ostirala. Ordua? bai, 21:30etan baina, ze pelikula ikusiko dugu?
Horretan ari ginela, Itoiz taldearen aspaldiko abestia etorri zaigu gogora eta ze pelikula ikusi, kuestio bihurtu zaigu. Gustora ikusiko genuke Aitzol Aramaioren un poco de chocolate aire librean baina zinemara joan eta ikusteak merezi duela ere esan genezake.
Kuestio honetan mareatu aurretik, zuen proposamenak blog honetan erantzunen bidez egitera animatzen zaituztegu!


Utzi iruzkina: