Lana goitik behera irakur dezakezu, edo zuzenean atal bat aukeratu.Aurkibidea Lantaldea Sarrera Hipotesi sustantiboa Ikerketaren arazoaren formulazioa Ikerketa arazoaren operazionalizazioa Ikerketaren diseinua Datu-bilketa Grabazioak Datuen analisia eta interpretazioa Ondorioak Bibliografia Iritzia eman.
1974. urtean Euskal kazetaritzaren lehen bilkura gertatu zen Eibarren. Orduan, Antzerkia eta Bertsolaritza ziren gure gizartearen komunikazio tresna eraginkorrenak. Telebista ez zen aipatu ere egiten, beraz, pentsa dezagun une batez zenbat aldatu diren gauzak ordutik hona. Urte gutxi batzuk beranduago, 1982. urtean hain zuzen ere, ETBren sorrera gertatu zen, Euskal Telebistak argia ikusi zuen, eta inork ez zuen uste gaur egun daukan indarra izango zuenik, ez eta gaur egun euskal gizartearen barruan jorratzen duen rola jorratuko zuenik ere. Horregaitik hain justu, gaur egun inork ez du zalan...
Esan dugu ETBren irizpideak izango ditugula aztergai. Jarraitu beharreko irizpideak 1982ko sorrera-legeak ezartzen ditu. Amatiño kazetariaren blogetik honakoa hartu dugu abiapuntutzat:“Sorrera-legeak dioenez, bi helburu handiz jaio zen ETB. Hiritarren arteko informazioa eta eskuhartze politikoa erraztu, batetik, eta euskal hizkuntza, hezkuntza eta kultura sustatu, bestetik.”Hortaz, ETBren helburuak zeintzuk diren badakigu. Bi helburu horiek bi kateen (ETB1 eta ETB2) programazioetan islatzen diren aztertu nahi izan dugu. Hasteko, hainbat programa ikusiz eta edukiak eta protagonistak behatuz....
Euskal Telebistak jarraitzen dituen irizpideetan euskal kultura era egokian islatzen da? Hori da aukeratu dugun gaia gure ikerketaren nondik eta norakoak zehazteko. ETB Euskal Herrian daukagun telebista komunitario bakarra da, eta gainera publikoa. Beraz, Euskal Herriarentzako telebista egokia dela suposatu daiteke. Hau da, euskal kulturaren edukiak nagusituz, euskal hizkuntza eta heziketa kulturala bultzatzen dituela aurreikusi genezake. Hala ere, gure kriterioz, telebista kate honek aipatutako irizpide horiek baino, beste batzuk hartzen ditu kontuan. Audientziak agintzen duela argi dago, ...
Elkarrizketak garatu ahala ordena aldatu eta galdera berriak suertatu zaizkigun arren, hasiera batean gidoian sartutako galderen arrazoiak azalduko ditugu. 1. Euskal telebista batek (kontzeptu modura, ez dauka zertan izan ETB katea) zein irizpide jarraitu behar ditu? ETBren "euskaltelebistasuna" aztertu behar dugunez, ezinbestekotzat jotzen dugu "euskaltelebistasun" hori zein parametrotan aztertu behar den jakitea, alegia, zeintzuk diren euskal telebista baten oinarrian egon behar duten zutabeak, gero irizpide horiek Euskal Telebistako kateekin alderatzeko. "ETB ideala" sortzea da ...
Elkarrizketak garatu ahala ordena aldatu eta galdera berriak suertatu zaizkigun arren, hasiera batean gidoian sartutako galderen arrazoiak azalduko ditugu.1. Euskal telebista batek (kontzeptu modura, ez dauka zertan izan ETB katea) zein irizpide jarraitu behar ditu?ETBren "euskaltelebistasuna" aztertu behar dugunez, ezinbestekotzat jotzen dugu "euskaltelebistasun" hori zein parametrotan aztertu behar den jakitea, alegia, zeintzuk diren euskal telebista baten oinarrian egon behar duten zutabeak, gero irizpide horiek Euskal Telebistako kateekin alderatzeko. "ETB ideala" sortzea da asmoa, gero...
momentuz ezin da atal honen edukia bistaratu. barkatu eragozpenak
momentuz ezin da atal honen edukia bistaratu. barkatu eragozpenak
Elkarrizketatuko aditu guztien erantzunak alderatzeko, eta bertatik ondorioak atera ahal izateko, hauek emandako erantzun guztien sintesi edo laburpen bat agertuko dugu atal honetan, irakurketa errazteko, eta bakoitzak esaten duenaren esanguratsuena indartuz.Bakoitzaren iritzia jaso eta modu laburrean azaltzen dugu. Beraz, atal honetan galdera bakoitzeko, adituen artean jasotako erantzun guztien sintesia eta hauen arteko konparaketa eta konklusioa agertuko dugu.1. Galdera: Euskal telebista batek (ez ETB, baizik eta kontzeptu moduan), zein irizpide jarraitu behar ditu benetako euskal telebis...
Gure hasierako hipotesia baieztatu dugu, ETB 2k ez du euskal kultura uztartzen, eta hortaz, bi helburuetako bat ez du bere gain hartzen kate honek. Ondorioztatu dugu bi direla ETB 2ren irizpide nagusiak:Alde batetik, sorrera legean bertan jaso bezala, herritarrei informazioa eta partehartze politikoa erraztu.Bestetik, audientziari etengabeko begirada. Gizartearen benetako eskaerari erantzun (gehiengoa, demokrazia).Bi irizpide hauek errentagarritasun terminoetan sailka ditzakegu. Lehena, errentagarritasun politikoa, eta bigarrena, errentagarritasun ekonomikoa.Ildo horretatik erreflexio bat p...