Sarrera

etb 1456132392095 ETB: irizpideak aztergai | 2007-01-29 02:24

1974. urtean Euskal kazetaritzaren lehen bilkura gertatu zen Eibarren. Orduan, Antzerkia eta Bertsolaritza ziren gure gizartearen komunikazio tresna eraginkorrenak. Telebista ez zen aipatu ere egiten, beraz, pentsa dezagun une batez zenbat aldatu diren gauzak ordutik hona. Urte gutxi batzuk beranduago, 1982. urtean hain zuzen ere, ETBren sorrera gertatu zen, Euskal Telebistak argia ikusi zuen, eta inork ez zuen uste gaur egun daukan indarra izango zuenik, ez eta gaur egun euskal gizartearen barruan jorratzen duen rola jorratuko zuenik ere. Horregaitik hain justu, gaur egun inork ez du zalantzan jartzen normalkuntzarako lanean ari den gizarte batean telebista propio batek egin dezakeen lana. Beraz, esan daiteke inork ez duela zalantzan jartzen gurea bezalako herri txiki baten ETBk daukan beharra. Jende ugarik jartzen ditu ezbaian, ordea, ETBk telebista egiteko erabiltzen dituen irizpideak. Izan ere, egokiak al dira Euskal Telebistak gaur egun gure komunitatea asetzeko erabiltzen dituen metodoak? Lau aditu elkarrizketatu ditugu.