Ondorioak

etb 1456132392095 ETB: irizpideak aztergai | 2007-01-02 02:10

Gure hasierako hipotesia baieztatu dugu, ETB 2k ez du euskal kultura uztartzen, eta hortaz, bi helburuetako bat ez du bere gain hartzen kate honek. Ondorioztatu dugu bi direla ETB 2ren irizpide nagusiak:

Alde batetik, sorrera legean bertan jaso bezala, herritarrei informazioa eta partehartze politikoa erraztu.
Bestetik, audientziari etengabeko begirada. Gizartearen benetako eskaerari erantzun (gehiengoa, demokrazia).


Bi irizpide hauek errentagarritasun terminoetan sailka ditzakegu. Lehena, errentagarritasun politikoa, eta bigarrena, errentagarritasun ekonomikoa.

Ildo horretatik erreflexio bat planteatzen dugu. Uste dugu errentagarritasun kulturala ere aintzat hartu beharko litzakeela, are gehiago digitalizazioak ekar dezakeen edukiaren dibertsifikazioa dela eta. Azken honek dakartzan aukerek erreflexio bat eta programen edukien plangintza bat eskatzen dute, eduki horiek izango dituzten helburuak gogoan izanik beti ere.