Ikerketa arazoaren operazionalizazioa
Elkarrizketak garatu ahala ordena aldatu eta galdera berriak suertatu zaizkigun arren, hasiera batean gidoian sartutako galderen arrazoiak azalduko ditugu.
1. Euskal telebista batek (kontzeptu modura, ez dauka zertan izan ETB katea) zein irizpide jarraitu behar ditu?
ETBren "euskaltelebistasuna" aztertu behar dugunez, ezinbestekotzat jotzen dugu "euskaltelebistasun" hori zein parametrotan aztertu behar den jakitea, alegia, zeintzuk diren euskal telebista baten oinarrian egon behar duten zutabeak, gero irizpide horiek Euskal Telebistako kateekin alderatzeko. "ETB ideala" sortzea da asmoa, gero benetako ETBrekin alderatzeko.
2. Irizpide horiek jarraituta, zenbateraino da ETB 2 euskal telebista bat?
Irizpideen artean hainbat planteatu daitezke: linguistikoa, politikoa (zer da Euskal Herria?), kulturala... kontua da argi jakitzea ETB2k zenbateraino betetzen dituen aurretiaz planteatutako irizpideak ala zenbateraino den telebista kobentzionala.
Elkarrizketatuak kontsideratzne badu euskal telebista batek behar dituen oinarriak ez dituela betetzen, sinisten du ETB2k beste irizpide batzuk jarraitzen dituela. Irizpide horiek zeintzuk izan daitezkeen jakin nahi dugu. Legeen atzetik egon daitezkeen kriterioak azaleratzea, hain zuzen.
Euskal telebistarentzat ezarritako irizpideekin bat ez datorrena, zein helburu duen ikertu nahi dugu.
3. ETBren sorrera-legeak dioenez, bi helburu handiz jaio zen ETB. Hiritarren arteko informazioa eta eskuhartzeko politikoa erraztu, batetik, eta hizkuntza, hezkuntza eta kultura sustatu, bestetik. Bata euskaraz eta bestea gazteleraz izan behar dira?
Bi helburuak bi hizkuntzeta jorratu behar diren ala ez jakin nahi dugu. Bakoitza hizkuntza batetik jarraitzen bada, euskarari mugak itxiko lizkioke hainbat alorretan, eta erdaldunak ez lituzke euskal kulturara hurbilduko.
Askok diote euskarazko hedabideak denbora asko pasa dutela euskarari berari buruz hitz egiten. Horrek hizkuntzaren normalizazioarengan eta telebistaren lehiakortasunean daukan eragina aztertu nahi dugu.
4. Programak, partehartzaileek (aktoreek, aurkezleek...) laguntzen dute ETB 2 euskal kulturaren bultzatzaile izaten?
Aurreko galderek zukua eman ez badute zuzenean harira doan galdera hau prestatu dugu. Argi ikusi nahi dugu zertan egiten duten topo (nonbaiten egiten badute) benetako ETB2k eta "euskal telebistaren irizpideak".
5. Nola ikusten duzu etorkizuna? Demagun ETBren nondik norakoak zure esku jarri dituztela. Zer egingo duzu... eta zergatik?
Hasieran euskal telebista izan beharko litzakeenaren irizpideak azalduko ditu elkarrizketatuak, egungo egoera kontuan izan gabe. Gaur egungo telebistaz ere mintzatu da hona iristerako. Orain, elkarrizketatuaren iritzi eta proposamenak errealitatearerkin txertotu nahi ditugu, ikusteko elkarrizketatuak berak norarte ikusten duen egungo telebista egokia dela, nola hobetuko lukeen eta zenbateraino den posible bere kriterioak egungo ETBn ezartzea.