Diseinua

etb 1456132392095 ETB: irizpideak aztergai | 2007-01-05 02:22

Elkarrizketak garatu ahala ordena aldatu eta galdera berriak suertatu zaizkigun arren, hasiera batean gidoian sartutako galderen arrazoiak azalduko ditugu.

1. Euskal telebista batek (kontzeptu modura, ez dauka zertan izan ETB katea) zein irizpide jarraitu behar ditu?

ETBren "euskaltelebistasuna" aztertu behar dugunez, ezinbestekotzat jotzen dugu "euskaltelebistasun" hori zein parametrotan aztertu behar den jakitea, alegia, zeintzuk diren euskal telebista baten oinarrian egon behar duten zutabeak, gero irizpide horiek Euskal Telebistako kateekin alderatzeko. "ETB ideala" sortzea da asmoa, gero benetako ETBrekin alderatzeko.


2. Irizpide horiek jarraituta, zenbateraino da ETB 2 euskal telebista bat?

Irizpideen artean hainbat planteatu daitezke: linguistikoa, politikoa (zer da Euskal Herria?), kulturala... kontua da argi jakitzea ETB2k zenbateraino betetzen dituen aurretiaz planteatutako irizpideak ala zenbateraino den telebista kobentzionala.

Elkarrizketatuak kontsideratzne badu euskal telebista batek behar dituen oinarriak ez dituela betetzen, sinisten du ETB2k beste irizpide batzuk jarraitzen dituela. Irizpide horiek zeintzuk izan daitezkeen jakin nahi dugu. Legeen atzetik egon daitezkeen kriterioak azaleratzea, hain zuzen.

Euskal telebistarentzat ezarritako irizpideekin bat ez datorrena, zein helburu duen ikertu nahi dugu.


3. ETBren sorrera-legeak dioenez, bi helburu handiz jaio zen ETB. Hiritarren arteko informazioa eta eskuhartzeko politikoa erraztu, batetik, eta hizkuntza, hezkuntza eta kultura sustatu, bestetik. Bata euskaraz eta bestea gazteleraz izan behar dira?

Bi helburuak bi hizkuntzeta jorratu behar diren ala ez jakin nahi dugu. Bakoitza hizkuntza batetik jarraitzen bada, euskarari mugak itxiko lizkioke hainbat alorretan, eta erdaldunak ez lituzke euskal kulturara hurbilduko.

Askok diote euskarazko hedabideak denbora asko pasa dutela euskarari berari buruz hitz egiten. Horrek hizkuntzaren normalizazioarengan eta telebistaren lehiakortasunean daukan eragina aztertu nahi dugu.


4. Programak, partehartzaileek (aktoreek, aurkezleek...) laguntzen dute ETB 2 euskal kulturaren bultzatzaile izaten?

Aurreko galderek zukua eman ez badute zuzenean harira doan galdera hau prestatu dugu. Argi ikusi nahi dugu zertan egiten duten topo (nonbaiten egiten badute) benetako ETB2k eta "euskal telebistaren irizpideak".


5. Nola ikusten duzu etorkizuna? Demagun ETBren nondik norakoak zure esku jarri dituztela. Zer egingo duzu... eta zergatik?

Hasieran euskal telebista izan beharko litzakeenaren irizpideak azalduko ditu elkarrizketatuak, egungo egoera kontuan izan gabe. Gaur egungo telebistaz ere mintzatu da hona iristerako. Orain, elkarrizketatuaren iritzi eta proposamenak errealitatearerkin txertotu nahi ditugu, ikusteko elkarrizketatuak berak norarte ikusten duen egungo telebista egokia dela, nola hobetuko lukeen eta zenbateraino den posible bere kriterioak egungo ETBn ezartzea.



Ikerketaren diseinua

Gure ikerkuntzan metodo kualitatiboa erabiltzea erabaki dugu. Izan ere, teoriari garrantzia gutxiago ematen zaio honelako ikerketetan, pista batzuetatik hastea nahikoa izaten da, eginean eginean, datu bilketarekin batera teoria bat osatzeko. Eta hori zen gure kasua. Guk ez genuen hasteko teoria zehatzik, pista edo ideia batzuk baino ez genituen, testu ezberdinak eta gure iritziekin sortuak zirenak. Hau da, hipotesiak baino ez genituen.

    Hipotesi horietan oinarrituz, elkarrizketa sakona erabili dugu teknika kualitatibo gisa, aditu eta gaiaren ezagule direnei eginiko elkarrizketa sakona. Lau izan dira aukeratu ditugun adituak hauek dira:

Joxerra Garzia. ETBren lehen urteetan bertsolaritza bultzatu zuen besteek aukera horretan sinisten ez zutenean. ETBrekiko bere izaera kritikoa ezaguna da. Komunikazio arloko irakaslea unibertsitatean.
Jose Inazio Basterretxea. "ETB-1 ispiluan" txostenaren ko-autorea. Komunikazio arloan hainbat lan egin ditu. Komunikazio arloko irakaslea unibertsitatean.
Luis Aranberri “Amatiño”. ETBren sorrera garaian euskal kazetaritzaren artzaitzat hartu zuten askok. Inor gutxik ezagutu ditu berak baino hobeto Euskal Telebistaren lehen pausuak.
Bingen Zupiria. ETBren bizitza oso barrutik ezagutu du eta gaur egun katearen zuzendaria da.

Elkarrizketa profesional baten bidez informazioa lortzeko teknika da. Elkarrizketa sakonaren (ez egituratuaren) ezaugarriak haue dira:

-Elkarrizketa:
Azaltzea baino ulertzea du helburu.
Esanahiari ematen zaio garrantzia gehien.
Elkarrizketak pizgarri/erantzuna itxura hartzen du.
Sarritan hunkiberazko erantzunak jasotzen ditu arrazionaltasuna zokoratuz.

-Elkarrizketatzailea:
Galderak egiten ditu aukera-erantzun kategoriarik gabe.
Erantzunen arabera elkarrizketaren erritmoa kontrolatzen du.
Ikerketaren helburua eta arrazoia azaltzen ditu.
Askotan galderen itxura eta ordena aldatu ditzake, eta galdera berriak gehitu ditzake elkarrizketan, momentuan bertan.
Eskatzen badiote ez du bere sentimenduak ez balore iritzia eskutatzen.
Galderen zentzua azaltzen du beharrezkoa bada.
Familiartasun eta profesionaltasunaren artean erlazio orekatsu bat mantentzen du.
Entzule interesatuaren jarrera hartzen du baina ez zitu eranztunak epaitzen.

- Elkarrizketatua:
Elkarrizketatu bakoitzak bere galdera multzoa jasotzen du.
Batetik bestera galderen ordena eta itxura desberdina izan daitzeke.

- Erantzunak:
Definizioz irekiak dira, aldez aurretiko erantzun-kategoriarik gabe.
Grabatuak kodifikazio sistema malgu baten arabera, edozien momentutan aldaketarako irekia.







Gure elkarrizketa sakonaren gidoia honako hau da:


1. Euskal telebista batek (euskal, kontzeptu modura, ez dauka zertan izan ETB katea) zein irizpide jarraitu behar ditu?

2. Irizpide horiek jarraituta, zenbateraino da ETB 2 euskal telebista bat?

(Erantzuna ezetz bada)
a. Orduan, zeintzuk dira ETB 2k jarraitzen dituen irizpideak?
b. Irizpide horiek jarraiturik, zein zentzu du, adibidez, gazteleratutako film amerikarrak emititzeak?

3. ETBren sorrera-legeak dioenez, bi helburu handiz jaio zen ETB. Hiritarren arteko informazioa eta eskuhartzeko politikoa erraztu, batetik, eta hizkuntza, hezkuntza eta kultura sustatu, bestetik. Bata euskaraz eta bestea gazteleraz izan behar dira?

(Erantzuna baietz bada)
a. Horrek zein egoeratan uzten du ETB1? (Alegia... euskarazko telebista= euskarari buruzkoa, bere zilborrari begira).

4. Programak, partehartzaileek (aktoreek, aurkezleek...) laguntzen dute ETB 2 euskal kulturaren bultzatzaile izaten?

5. Nola ikusten duzu etorkizuna?

6. Demagun ETBren nondik norakoak zure esku jarri dituztela. Zer egingo duzu... eta zergatik?