Datuen analisia eta interpretazioa

etb 1456132392095 ETB: irizpideak aztergai | 2007-01-03 02:23

Elkarrizketatuko aditu guztien erantzunak alderatzeko, eta bertatik ondorioak atera ahal izateko, hauek emandako erantzun guztien sintesi edo laburpen bat agertuko dugu atal honetan, irakurketa errazteko, eta bakoitzak esaten duenaren esanguratsuena indartuz.

Bakoitzaren iritzia jaso eta modu laburrean azaltzen dugu. Beraz, atal honetan galdera bakoitzeko, adituen artean jasotako erantzun guztien sintesia eta hauen arteko konparaketa eta konklusioa agertuko dugu.

1. Galdera: Euskal telebista batek (ez ETB, baizik eta kontzeptu moduan), zein irizpide jarraitu behar ditu benetako euskal telebista bat izateko?

-Bingen Zupiria: ETBren Sorrera-legeak dioenak oinarri hartuta, beti ere gizarteak nahi duenari erantzun egin behar du euskal telebista batek.

-Amatiño: ETBren Sorrera-legeak argi dio zer nolako irizpideak jarraitu behar dituen euskal telebista batek. Beti ere, gizartearen aniztasuna gogoan izan behar da.

-Joxerra Garzia: Euskal Telebista batek, batez ere herrigintzarako erraminta bat izan behar du, euskal kultura, hizkuntza, nortasuna... ezagutzera emanez.

-Josi basterretxea: Euskal Herrian komunitate kultural ezberdinak daude eta komunidade kultural horien guztien isla izan behar du.

Galdera honetatik jasotako erantzun guztien sintesia egin ondoren, guztiak aztertu eta konparatu ondoren honako konklusioa atera dugu: Euskal telebista batek herrigintzarako erraminta bezala funtzionatu beharko luke, gizartearen aniztasuna aintzat hartuta. Erraminta kultural garrantzitsu izan behar da, eta Euskal gizartearen beharrak asetzeko eta euskalgintzarako jarduerak bultzatzeko funtzionatu behar du.


2. Galdera: Irizpide horiek jarraituta, zenbateraino da ETB2 euskal telebista?

-Bingen Zupiria: Argi dago Euskal Herrian ez garela denok euskal hiztun, eta ETB2 dela ikuslego guztiari heldu ahal zaion euskal telebista. Herri guztiari eskeini behar diogu hemengo informazioa jasotzeko aukera.

-Amatiño: Gizartearen errealitatea kontuan izan behar da, aniztasun handia dago. Linguistikoki ere, desberdin diren talde bien beharrak asetzen saiatu behar du.

-Joxerra Garzia: ETB2 katea baliagarria izan daiteke euskal kultura erdaldunengana hurbiltzeko, baina ez da. ETB2 ez da euskaldunontzat egina.

-Josi basterretxea: ETB2n eskaintza kulturala uste dut txikia dela oro har. ETB2n, Euskal Herriko programazioa iruditzen zait oso txikia dela, eta ETB2n Euskaldunontzat egiten den produkzio kulturala nik esango nuke ez dela existitzen. Beraz, euskaldunok asko kontsumitzen dugu baina ez dut uste guri begira egindako produktu telebisibo bat denik.


Galdera honen erantzun guztiak aztertuz, argi dago adituen ustetan ETB2 ez dagoela bere osotasunean euskaldunei zuzendua. Euskaldun sentitzeko erraminta bat izan bada, baina ez ditu bere edukiez ikusleak euskaldunago egiten. Errealitatea kontuan hartzen du aniztasun horren aurrean zerbitzua emango duen telebista egiteko, parametro komertzialetan errentagarria izango dena.


3. Galdera: ETBren sorrera legeak dioenez, bi helburu handiz jaio zen ETB: hiritarren arteko informazioa eta eskuhartze politikoa erraztu batetik, eta hizkuntza, hezkuntza eta kultura sustatu bestetik. Bata euskaraz eta bestea gazteleraz izan behar dira?

-Bingen Zupiria: Bi helburu horiek jarraitzen dira bi hizkuntzetan, eta bete ere betetzen dira.

-Amatiño: Sorrera legeak dio diena. 1982.an, inork ez zuen zalantzan jartzen bata gazteleraz eta bestea euskaraz izan behar zuela, baina orduan kate bakarra zegoen, elebiduna. Baina hori hasi aurretik eginiko teoria bat da, gero jendeak nahi duenarekin sustatu beharra dago.

-Joxerra Garzia: hori ez da horrela izan behar, baina argi dago erdarazko katea propaganda politikoa egiteko erabili dela formazio jakin baten alde.

-Josi Basterretxea: Ez, ez du zertan. Edozein kasutan gehien arduratzen nauena ez da hainbeste ETB2rentzako ze joko-zelai planteatu behar den, arduratzen nauena da eman zaion zelai hori ETB1i eman zaiona baino handiagoa dela.

Adituen erantzunak argi uzten dute konklusio bat; bi helburuak bi hizkuntzetan jorratu behar direla. Hala ere, errentagarritasuna dela medio, joko-zelai handiagoa eman zaio ETB2ri. Hemen helburu sozialak edota kulturalak merkatuarekin nahasten dira, bai maila politikoan eta baita ekonomikoan.


4. Programak, partehartzaileek (aktoreek, aurkezleek...) laguntzen dute ETB 2 euskal kulturaren bultzatzaile izaten?

-Bingen Zupiria: Ez da helburu hori mugaraino eraman behar. Zerbitzu publiko bezala, jendeak nahi duena da eskeini behar duguna.

-Amatiño: ez, baina euskaldun sentitzeko erraminta moduan balio du. Gizartearen zati batek hori nahi du eta eskeiniz bere nortasuna euskalduntzat du.

-Joxerra Garzia: kasu batzuetan erdaraz izateaz gain kultura espainola da sustatzen ari dena. ETB2k ez dio euskal kulturari ezer aportatzen.

-Josi Basterretxea: batzuk ez dute gure errealitatea ezagutzen eta errealitatearen jabe izan gabe ezin da ezer aportatu.

Beraz, argi dagoena zera da, denak daude ados ETB2ren partehartzaile batzuk ez dutela euskal kultura sustatzen. Gero bakoitzak era ezberdinean enfokatzen du baina galdera honen oinarrian denak ados daude. Erantzun guztiak aztertu eta gero hau ondorioztatu dugu: ETB2ko partehartzaileak ez daude euskaldunei zuzenduta. Euskaldun sentitzeko erraminta bat da, baina ez ditu ikusleak euskaldunago egiten.


5. Nola ikusten duzu etorkizuna?

-Bingen Zupiria: Aldaketak bi arlotan datoz: teknologiaren ikuspegitik garai berrietara moldatu behar dugu, garrantzitsuena izango dira edukiak, eta ez euskarriak. Eta bi, nola bermatu etxearen funtzionamendua, adibidez, nola parlamentuak aukeratuko duen zuzendaria, orain ez bezala.

-Amatiño: ETBren etorkizunaren zailtasun nabariena digitalizazioak ekarriko du, ikusleen zenbateko zehatza jakiten denean. Horrek jarriko du bakoitza bere mailan. Eskatzen duenak kontsumitu beharko du benetan zerbait nahi badu.

-Joxerra Garzia: erreflexio sakon bat behar da zer nahi den jakiteko. Nire esku balego, hasteko, karguak konpetentziagatik izendatuko nituzke, eta ez konfidantzagatik.

-Josi Basterretxea: ETB berdiseinatu behar da. ETB1 eta ETB2 beharrezkoak diren erabaki baino lehenago, uste dut norbaitek arduratu behako lukeela pentsatzeko eta erabakitzeko zeintzuk diren herri honen beharrizanak.

Lehenik eta behin, teknologia berrietara garaiz satuz gero, edukia dibertsifikatzeko aukera aprobetxatu behar da. Baina horrez gain, ETBrekin lortu nahi diren helburuen inguruan erreflexionatu egin behar dela argi ikusten da elkarrizketetan lortu ditugun erantzunen arabera.


6. Demagun ETBren nondik norakoak zure esku jarri dituztela. Zer egingo duzu... eta zergatik?

Galdera honetan jasotako erantzunak  aurreko galderan jasotakoekin batera aztertu ditugu.