GUZTION HEZKUNTZA

Afrikar komisioak (AUC) , 2013ko irailean, Afrikan argitaratutako dokumentu batzuen arabera, eskolara joateko adina duten 30 milioi bat haur ez doaz eskolara. Datu hauek Espainian ikustea ezinezkoa izango litzateke, baina Afrika izanda ere, datu hunkigarria dela esan dezakegu, are gehiago azken bost urteetan umeen eskolaratzea %60tik %75ra pasatu egin dela jakinda. Era berean, harrigarria da ekonomikoki botere eta aberastasun gehien duten estatuetako batek, Nigeria hain zuzen, tasa indize horietako altuena izatea, izan ere, herrialde horretan 10 milioi ume ez dira eskolara joaten. Datu hori...


Hezkuntza eskubidea aztertzen ari garen blog honetan, bakoitzak duen erlijio, arraza, jatorri, sinesmen, sexu ... edo bestelako ezaugarri pertsonalen gianetik, hezkuntza jasotzeko  eskubidea dugula argi geratu dela uste dugu. Baina ZEIN hezkuntza eredu jaso nahi dugun erabakitzeko eskubiderik al dugu? Egungo instituzioek bultzatu, finantziatu eta eraikitako hezkuntza jaso nahi dugu? Ezetzaren kasuan, gure gorroto eta sumina antolatu eta gaurdanik alternatiba zehatzik ba al dugu? Eztabaidari hasiera emateko hemen duzue "Educacion prohibida" dokumentaleko trailerra, egungo hezkuntza ered...


   Espainiako hezkuntzaren kalitatea hobetzeko Lege Organikoa (LOMCE), Wert legea goitizenaz ezagunagoa 2013. urtean Espainian indarrean sartu zen.  Lege organiko eztabaidatsu bat da, garaiko gobernu eskuindarrak bultzatua, hezkuntza eta kultura ministro Jose Ignacio Wert zelarik.    Besteak beste, Espainiako Hezkuntza Ministerioak autonomia erkidegoetarako irakasgai komunen portzentaje handiagoa finkatu du; euskara Espainiako beste hizkuntza koofizialak gutxietsi ditu, aurreko egoeraren aldean; lehen hezkuntzaren eta bigarren hezkuntzaren ebaluazio orokor...


OCDE-k dio, gaur egun daukagun gazteen langabezia dela eta,  hezkuntza inoiz baino garrantzi handiagoa duela. Langabezi honek  garrantzi handia izan du Espainian. PISA txostenaren datuak aztertuz ikusi ahal dugu Espainiako ikasleen emaitzak ez direla mugitu azken urteetan, ikasleen estatus sozioekonomikoa handitu arren, ebaluatutako 65 herrietako mediaren azpitik jarraitzen du oraindik. Espainiaren kasua aztertuz, paradoxa handia ikusi dezakegu: heziketako gastua 2003. urtetik hona % 35etan areagotu egin da, honek ez du ekarri beste herri batzuetan lortu den bezalako hobekuntzarik...


   Otsailaren 28an, Leioako Magisteritza Eskolako Juliana aretoan Juan Saez irakasle eta idazle ospetsuaren hitzaldiaz gozatzeko aukera izan genuen. Bertan, Gizarte Hezkuntzako lehengo mailako bi taldeak egon ginen eta gure etorkizuneko ogibideari buruzko gako garrantzitsu batzuk azpimarratu zizkigun.    Lehenik eta behin, Gizarte Hezkuntza giza praktikan oinarritzen den eta  norbanakoen hezkuntza garapenean hainbat subjektuk parte hartzen duten jarduera dela gogorarazi zigun Saezek.    Beste alde batetik, profesio honen inguruan jasotako  titulazioaz...


Giza eskubideak duela urte askotako kontua direla badakigu, izan ere, asko kosta izan da eskubideen aldarrikapen unibertsal bat egitea lortzea, eta are gehiago, hori praktikan jartzea. Prozesu hori aztertzeko asmoarekin, honako sarrera honetan Giza Eskubideen Bilakaera azalduko dugu. Horretarako, Europako kontseiluak argitaratutako "Gazteak Giza Eskubideetan Hezteko eskuliburua" dokumentuaz baliatuko gara. Giza eskubideen sailkapen bat egiteko, eskuliburu honetan, hiru belaunalditan banatu dituzte, historiako une ezberdinetan sortu izan baitira. Lehenengo belaunaldia: eskubide zibilak eta...


Giza eskubideen aldarrikapen unibertsala 1948ko abenduaren 10ean onartu egin zen, Nazio Batuen Erakundearen batzar nagusian. Giza eskubideak pertsonari aitortzen zaizkion zenbait oinarrizko balore edo ahalmenak dira. Ukaezinezkoak dira eta edozein antolamendu juridiko, demokratiko eta pluralistak babestu, zaindu  eta beteharazi behar ditu. Norberaren estatus, sexu, joera sexuala, etnia edo herritartasuna edozein izanda ere, ukaezinak dira eta ezin da hauen kontrako legeak ezarri.   XVII. mendetik hasita aldarrikapen ezberdinak egin dira, Giza Eskubideen sorreran lagundu dutenak....


  Ilusio eta konpromesuz hasitako blog honi sarrera emateko, osatzen dugun kideok aurkezpen labur bat egingo dugu. Taldea bost klasekidek osatzen dugu, EHU-ko Magisteritza Eskolan ikasten ari garenak, Leioan hain zuzen ere. Gizarte Hezkuntzako graduko ikasleak gara eta blog hau, "Giza Eskubideak eta Gizarte eta Hezkuntza Politikak" irakasgairako sortu dugu. Besterik gabe esatea, gu, Julen Amor, Ibon Lopez de Letona, Asier Gonzalez, Ibon Bañales eta Beñat Elias garela. Orain gure ibilbidearen  zatitxo bat aurkeztuko dizuegu: Asier: Getxon bizi, Algorta auzoan ale...