J.SAEZEN HITZALDIA

ehuhezkuntzaeskubidea 1456132103868 GUZTION HEZKUNTZA | 2014-03-17 13:22
1

   Otsailaren 28an, Leioako Magisteritza Eskolako Juliana aretoan Juan Saez irakasle eta idazle ospetsuaren hitzaldiaz gozatzeko aukera izan genuen. Bertan, Gizarte Hezkuntzako lehengo mailako bi taldeak egon ginen eta gure etorkizuneko ogibideari buruzko gako garrantzitsu batzuk azpimarratu zizkigun.

   Lehenik eta behin, Gizarte Hezkuntza giza praktikan oinarritzen den eta  norbanakoen hezkuntza garapenean hainbat subjektuk parte hartzen duten jarduera dela gogorarazi zigun Saezek.

   Beste alde batetik, profesio honen inguruan jasotako  titulazioaz mintzatu zen. Berak zioen, unibertsitateko titulua jasotzeak ez gaituela profesionalak egiten, baizik eta teorian ezagutza zehatz batzuk jaso ditugun ziurtagiri bat baino ez dela. Beraz, hezitzaile egokiak izateko beharrezkoak ditugun gaitasun ugari, gure aldetik ikasteko konpromiso eta ilusioaren bitartez soilik lor daitezke.

   Honen harira, bereizketa handi bat egin zuen unibertsitate eta lan munduaren  artean. Fakultateetan profesional kritikoak hezten baitira, eta  ez langileak. Azken hau, lan munduaren zeregina da,

 

  Laburbilduz, gure profesioari buruzko hausnarketa kritikoa egin zuen.  Irakaslea den heinean,  ikasleok jokatu beharreko papera aipatu zigun, ikasketa prozesuan zehar hezitzaile onak bilakatzeko. Era aktibo baten ikasi behar dugu eta ezin dezakegu ahaztu bizi osoan zehar garatzen joango garela gure hezitzaile izaera, lanean gaudenean ere egunero ikasten jarraituko baitugu.

karmele

karmele 2014-03-20 09:44 #1

<p>Izenburuan aipatzen den aditua eta testukoa ez datoz bat...</p>


Utzi iruzkina: