Zein hezkuntza eredu jasotzeko eskubidea dugu?

ehuhezkuntzaeskubidea 1456132103868 GUZTION HEZKUNTZA | 2014-04-23 16:58
5

Hezkuntza eskubidea aztertzen ari garen blog honetan, bakoitzak duen erlijio, arraza, jatorri, sinesmen, sexu ... edo bestelako ezaugarri pertsonalen gianetik, hezkuntza jasotzeko  eskubidea dugula argi geratu dela uste dugu. Baina ZEIN hezkuntza eredu jaso nahi dugun erabakitzeko eskubiderik al dugu? Egungo instituzioek bultzatu, finantziatu eta eraikitako hezkuntza jaso nahi dugu? Ezetzaren kasuan, gure gorroto eta sumina antolatu eta gaurdanik alternatiba zehatzik ba al dugu?

Eztabaidari hasiera emateko hemen duzue "Educacion prohibida" dokumentaleko trailerra, egungo hezkuntza ereduari kritika sakona egiten diona.

https://www.youtube.com/watch?v=BPME2GHBe9s

Jasone

Jasone 2014-04-25 15:15 #1

Kaixo lagunok!!

Irakurritakoa eta bideoan ikusitakoarekin ondorioztatu dezaket, gaur egungo gizarte modernoan gero eta nabariagoa dela eskola porrota. Horretarako nire ustez, hainbat eskoletan aplikatzen ari den ikas komunitatea proiektua aproposena da. Paulo Freire izan da ikas komunitatearen bultzatzaile nagusia. Proiektu integratzaile hau azken finean, hezkuntzari begira jomuga berdinak partekatzen dituen pertsona multzo bat da, elkarrekin eta bata bestearengandik ikasteko, komunitate osoaren jakintza-maila gehitzen dena. Ikasketa kooperatiboa da sistema honetan sustatzen dena, eta esan daiteke erabiltzen diren tekniken artean aipagarrienak, talde elkarreragileak antolatzearena eta ikasketa dialogikoak direla.

Bolondresak, familiak, irakasle, ikasle ohi eta komunitateko beste partaideak parte hartzen dute ikas komunitatean. Hauek lan potoloa burutzen dute ikaslearen ikasketa hobetzeko eta euren arteko berdintasunak areagotzeko. Beraz, esan dezaket ikusitako ezaugarri guztiekin, hezkuntza arrakasta lortzeko irtenbiderik egokiena ikas komunitate bat sortzea eta sustatzea izango litzateke.

Besterik gabe, jarraitu horrela!!

Amaia Goitia

Amaia Goitia 2014-05-01 17:24 #2

Herritik eta herriaren mesedetara dagoen hezkuntza eredu baten aldekoa naiz ni beste askoren artean. Gaur egungo ikaskuntza ez da herritarren arazoen analisiak egitean oinarritu ez eta arduratzen, eta zenbait esparruren inguruz men egitea bazterturik dugu beste batzuen intereserako.  Uneoro antzematen dugu,  hezkuntzan orokorrean oso kaltegarriak diren erreformak (aurreko post-ean azaldutako LOMCE esaterako, EU2015unibertsitateko erreforma...), ikasleoi dirulaguntzak kentzea, bekak ezabatzea...inposatzen ari zaizkigutela; gutako gehiengoa horren kontra egon arren.

Egun ematen diren eduki, irakasteko modu, ebaluazio, guretzako espazio, ikasleok erabakietan dugun pisu eta beste hainbat eta hainbat aspektu ikusten ditugu guk aldatu beharrekoak, guzti horrek  gero eta okerragoa den egoera batetaraino garamatzate eta.

Kalera irten eta gure nahiak aldarrikatzen dihardugun arren, praktikan ere zerbait gehiago behar dugu egin egun, guk defenditzen dugun hezkuntza ereduaren alde egiteak merezi du eta! eta goiko indarrak hau aldatzeari ekiten ez badiote ere guk ez dugu etsiko.

Ondo segi mutilak eta hurren arte

Edurne

Edurne 2014-05-06 10:54 #3

Kaixo!

Zuen hausnarketaren eta bideoaren ostean ondorioztatu dezaket Hezkuntza, gobernu eta ideologia desberdinen mesedetan egotearen kontra zaudetela, halaxe agertzen  naiz ni ere. Ez dut ulertzen nola aldatu  daitekeen hezkuntza eredua lau urtetik lau urtera. Espainian jasaten dugun eredu honek gauza bakarra adierazten du: Gobernuek ez dutela nahi gure etorkizuna lantzea eta pertsona bezala haztea, bakarrik beraien mesedetan erabiliko duten adoktrinamendu mota bat sartu nahi dutela eskolen bidez, kontzientziak lokartzeko formula.

Andrea Fernandez

Andrea Fernandez 2014-05-08 23:34 #4

Kaixo mutilok!

Lehengo eta behin zorionak eman nahi dizkizuet blog honetan egindako lanagaitik. Aukeratu duzuen eskubidea oso interesgarria da eta gaur egun hainbat egoeratan urratzen denetako bat da.

nolako hezkuntza nahi dugun eta ez dute inolako interesik. Haien onurarako diren kontzeptuak eta ideak sartzen dizkigute buruan, eta ez dute usten lekurik hezkuntza era aske batean jarduteko. Ez zaie interesatzen ikasleok gure iritzi propioak izan ditzagun eta gure kabuz pentsatzeko ere. Hori dela eta, ezinbestekoa da egoera hau zalatzea eta haren kontra altzatzea. Ez dugu inolako inposaketa gehiagorik jasan behar.  Gure ideien jabeak gu gara eta iritzi propioak izateko gaitasuna ere badugu eta halan adierazi behar dugu.

Besterik gabe, segi horrela!

Olatz Ruiz de Azua

Olatz Ruiz de Azua 2014-05-26 10:49 #5

Komentario guztietan agertu izan duzuen eran, gobernu espainiarrak babestutako hezkuntza sistema atzerakoi batetan itorik gaude. Hala da, gure (gehiengoaren) borondatearen kontra, jaso nahiko genukeen hezkuntza ereduaren eskubidea ez zaigu errespetatzen.  Eta horren aurrean egiten duguna egiten dugula ere (protesta, kexu, greba, manifestazio, eskaerak, etab.), ez zaigu kontutan hartzen.

Egun bizi dugun egoera gogor honetan, krisiak gogor jo egin ditu euskal langile herriaren sektore guztiak, ikasleriarena barne. LOMCE estatuan onartu egin da, EHn oraindik orain ez dakigularik zein izango den jaurlaritzaren jarrera. Eta Werten saiakera hutsalaren ostean, hurrengo urratsa gure herritik kanpo ikasteko aukerak murriztea izango dela jakin badakigu. Baina hauek ez dira arazo garrantzitsuenak. Estatuko eta EAEko hezkuntza sistemak ez du eta erroko aldaketarik izan faxismo garaitik.

Martxoan, inposatu diguten hezkuntza sistema faxista honi ezetza eman zitzaion. Ikasle abertzaleek gobernu zentralari zein erkidego desberdinetako gobernuei hordagoa bota ostean (haien proposamenak onartu ezean, martxoaren 25etik 27ra ikasleria mobilizazio egoera iraunkorrean agertuko zela esanez), ikasleriak erakustaldia eman zuen.

Azken urteetako greba eta mobilizazio arrakastatsuenak igaro, martxoa pasatu eta ikasleriaren eztanda hura desagertu egin dela dirudi. Lorpen eta iraultzerik gabe gainera. Ekintzak izan zitzakeen ondorioak estaltzeaz oso ondo arduratu baitzen polizia arrazoigabeko atxiloketa harroputz batzuen bitartez.

Eta orain zer? Orain zer egin beharko dugu? Ez al dugu funtzionatzen ez duela ikusten dugun estrategiaz aldatu beharko?

Hamaika dira hezkuntza sistema honen ustelkeria agerian uzteko eta hauek aldatzeko bideak. Hizkuntza inposatuetan ditugun klaseen aurrean planto egin dezakegu. Apunteak kolektibizatu ditzakegu, sistemak bultzatzen duen konpetentzia hezkuntzan ahalik eta gutxien erreproduzitzeko. Baina egiten duguna egiten dugula, gauza pare bat izan behar ditugu argi:

1)Klasean ditugun arazoak ez dira arazo puntualak, hezkuntza sistema ustel honek dituen gabezien ondorioa baizik.

2)Arazoa ez da antolatuta dauden ikasleena, ikasleriarena baizik, herriarena, langileona.

Gure lan egiteko formak aldatu behar ditugu; arazoa guztiona delako eta horrexegatik, denok batera egin behar dugu, ikasle zein irakasleek. Hezkuntza ustel honen aurrean, klasez klase ekin behar diogu, arazo puntual  berdinak ditugunon artean antolatu behar gara eta klase guztietan dauden borrokak saretu behar ditugu. Demokratikoak izatetik hasi behar gara, eskoletan demokrazia lortu nahi badugu eta eskoletako hezkuntza ereduak demokratikoak izatea nahi baldin baditugu, inguruan gertatzen den guztiak demokratikoa izan behar duelako.

http://www.hikhasi.com/artikulua/1595

Utzi iruzkina: