GURE TALDEAREN AURKEZPENA

ehuhezkuntzaeskubidea 1456132103868 GUZTION HEZKUNTZA | 2014-02-21 11:37
1

 

Ilusio eta konpromesuz hasitako blog honi sarrera emateko, osatzen dugun kideok aurkezpen labur bat egingo dugu. Taldea bost klasekidek osatzen dugu, EHU-ko Magisteritza Eskolan ikasten ari garenak, Leioan hain zuzen ere. Gizarte Hezkuntzako graduko ikasleak gara eta blog hau, "Giza Eskubideak eta Gizarte eta Hezkuntza Politikak" irakasgairako sortu dugu. Besterik gabe esatea, gu, Julen Amor, Ibon Lopez de Letona, Asier Gonzalez, Ibon Bañales eta Beñat Elias garela. Orain gure ibilbidearen  zatitxo bat aurkeztuko dizuegu:

Asier: Getxon bizi, Algorta auzoan alegia, eta 21 urteko mutila naiz. Unibertsitatera sartu baino lehen, haur hezkuntzako goi-mailako ziklo bat burutu nuen. Amaitzerakoan, gradu hau hautatu nuen betidanik gustoko izan dudalako besteei laguntza eskaintzea.

Ibon B.:Barakaldoko herrian kokatua dagoen Gurutzeta auzoko naiz. 21 urte ditut eta kirola egitea asko guztatzen zidanez, batez ere futbolean aritzea, azken bi urteetan kirolezko goi mailako ziklo bat egiten ibili naiz, TAFAD deiturikoa. Hau bukatu nuenean, nire ideia nagusia kirolaren arloko gradua egitea zen, baina ez nintzenez heldu eskatzen zuten nota eskuratzera, hezkuntzarekin erlazionatutako zerbait egitea erabaki nuen. 

Ibon L.: 19 urte ditut, Galdakaokoa naiz, eta hainbat graduen artean zalantzan egon eta gero, Gizarte hezkuntza ikastera sartu nintzen gogo handiz.

Julen: 21 urteko mutila naiz eta Bizkaiko herri batean bizi naiz, Galdakaon. Unibertsitatera sartu baino lehen, Telekomunikazio eta Informatikako goi-mailako ziklo bat egin nuen.

Beñat: Galdakako herrian bizi naizen 18 urteko gazte bat naiz, batxilergoa amaitu ostean, betidanik gustoko izan dudan gradua egitea erabaki nuen, Gizarte Hezkuntza. Irrika handiz sartu nintzen unibersitatera eta aleginak eginez, hezitzaile on bat izatea espero dut.

Aipatzekoa da denok arrazoi berdinagaitik sartu ginela gizarte hezkuntza ikastera, izan ere, taldekide guztiok pertsonak laguntzea eta haien beharrak asetuta egoteko aukera ematea gustoko dugulako egiten dugu.

Hemen igotzen dugu gure taldearen argazki bat gure unibertsitatean, nortzuk garen ideia hobe bat egin dezazuen:

file:///C:/Users/Gus/Dropbox/2.%20kuatri/BLOG-A/IMG-20140220-WA0004.jpg

karmele

karmele 2014-03-20 09:49 #1

<p>Argazkira joateko esteka ez da zuzena. Nik uste Flicker edo antzeko lekuren batean jarri behar duzuela eta makinak ematen dizuen esteka hemen jarri. Ez badakizue egiten, datorren astean klasean esango dizuet.</p>

<p>Bestalde blogaren izenburua "EHU hezkuntza eskubidea" ez dakit guztiz zuzena ote den. Ematen du EHUk hezkuntza eskubidea betetzen duen ala ez aztertuko duzuela, baina imajinatzen dut hezkuntza eskubidea modu orokorrean lantzeko asmoa duzuela. Ez dakit. Buelta bat eman blogaren izenburuari.</p>

<p>Laster arte!</p>


Utzi iruzkina: