AFRIKAREN HEZKUNTZA EGOERA GAUR EGUN

ehuhezkuntzaeskubidea 1456132103868 GUZTION HEZKUNTZA | 2014-05-07 20:24

Afrikar komisioak (AUC) , 2013ko irailean, Afrikan argitaratutako dokumentu batzuen arabera, eskolara joateko adina duten 30 milioi bat haur ez doaz eskolara. Datu hauek Espainian ikustea ezinezkoa izango litzateke, baina Afrika izanda ere, datu hunkigarria dela esan dezakegu, are gehiago azken bost urteetan umeen eskolaratzea %60tik %75ra pasatu egin dela jakinda.

Era berean, harrigarria da ekonomikoki botere eta aberastasun gehien duten estatuetako batek, Nigeria hain zuzen, tasa indize horietako altuena izatea, izan ere, herrialde horretan 10 milioi ume ez dira eskolara joaten.

Datu horiek Martinal Ikoungak, AUC-ko teknologia, zientzia eta giza baliabideen komisarioak, erakutsi eta azaldu zituen Addis Abeban. Gainera, bigarren hezkuntza hasten dutenen artean %40ak baino ez du amaitzen, eta azken urteetan, ikasketak alde batera uztearen tasak %45ean jaitsi egin direla erantzi zuen.

Azkenaldi honetan, Afrika subsaharianean, hezkuntza arloan aurrerapen handiak lortu omen diren arren, oraindik ere egiteko lan asko daukate arlo honetan. Horrez gain, egia da herrialde askok urte ugari egon direla lan eta borrokan doako eskolaratze unibertsala lortu ahal izateko.

Datu hauek jorratuz, argi ikus dezakegu, Afrikar herrialde askok ez dutela lehen hezkuntza unibertsal bat lortuko 2015. Urtean. Izan ere herrialde batzuetan, Nigerian adibidez, atzerapen txiki bat gerta daitekeela ikusi ahal da. Beste alde batetik,  badaude jadanik lehen hezkuntza unibertsala lortu egin duten herrialde batzuk, Kenia, Ghana eta Zambia adibidez.

Horren bestez, pixakanaka-pixkanaka Afrikako zenbait zonaldetan hezkuntza hobetzen joan da eta beste zenbait tokitan kalitatezko hezkuntza ematen dela esan dezakegu. Hala ere, hezkuntza egoki bat lortzeko irakasleek baliabide egokiak behar dituzte, eta Afrikan, klaseak emateko baliabiderik ez duten 2 milioi irakasle inguru daude. Afrikako irakasleen %75ak heziketa on bat izan dute eta ikasketak egin dituzte, baina oinarrizko baliabiderik gabe hezkuntza duin bat lortzea nahiko zaila dela esan dezakegu.

Hau guztia ikusita, Ikomuga-k gobernu eta instituzioen inplikazioa eskatzen du eta Afrikar Batasuneko kide diren herrialdeen hezkuntza ministerioei esfortzu ekonomiko handiago bat egitea eskatu zion. Bere ustez, Afrikako garapen prozesuan oinarrizko aurrerapauso bat emateko aukera izango litzateke. Izan ere, hezkuntzaren arloan, guztiok daukagu hezkuntza on bat izateko eskubidea.

 

 


Utzi iruzkina: