LOMCE: Espainiako Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko Lege Organikoa

ehuhezkuntzaeskubidea 1456132103868 GUZTION HEZKUNTZA | 2014-04-11 10:21

   Espainiako hezkuntzaren kalitatea hobetzeko Lege Organikoa (LOMCE), Wert legea goitizenaz ezagunagoa 2013. urtean Espainian indarrean sartu zen.  Lege organiko eztabaidatsu bat da, garaiko gobernu eskuindarrak bultzatua, hezkuntza eta kultura ministro Jose Ignacio Wert zelarik.

   Besteak beste, Espainiako Hezkuntza Ministerioak autonomia erkidegoetarako irakasgai komunen portzentaje handiagoa finkatu du; euskara Espainiako beste hizkuntza koofizialak gutxietsi ditu, aurreko egoeraren aldean; lehen hezkuntzaren eta bigarren hezkuntzaren ebaluazio orokorrak ezarri ditu; hezkuntza ibilbide bereziak abiarazi ditu bigarren hezkuntzatik hasita; eta sexuaren araberako bereizketa egiten duten ikastetxe pribatuei laguntza publikoak ziurtatu dizkie. Legearen proiektuak protesta ugari sorrarazi ditu gizartean, eta horren aurkako protestak eta grebak izan dira.

 

   Erreformak bilatzen dituen helburu nagusiak, hezkuntzaren eta prestakuntza arloko tasak murriztea, nazio arteko emaitzak hobetzea, ikasle bikainen eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako titulatuen konparazio tasa hobetzea eta ikasleen enplegagarritasuna hobetzea.

 

   Ez da ekitateaz, garapen pertsonalaz, unibertsitateko ikasleen ehunekoaz ... ezertxo ere aipatzen. Erreformaren helburuak ez dira hezkuntza komunitate osoak erabakitakoak eta agirietan biltzen direnak( UNESCO, 1996, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Gomendioa, 2006...), argi geratzen da helburu hauek lege honentzat ez direla garrantzitsuak.

 

 

   Pertsonak bizitza osoan zehar bere dimentsio guztietan garapen orekatua izateko oinarri sendoak  segurtatzea izan behar du. Hezkuntzak, batik bat, garapen pertsonalean oinarritu behar du; gainerako elementuak horren ondorioa izango da.


Utzi iruzkina: