GIZA ESKUBIDEEN BILAKAERA

ehuhezkuntzaeskubidea 1456132103868 GUZTION HEZKUNTZA | 2014-03-16 21:55
2

Giza eskubideak duela urte askotako kontua direla badakigu, izan ere, asko kosta izan da eskubideen aldarrikapen unibertsal bat egitea lortzea, eta are gehiago, hori praktikan jartzea. Prozesu hori aztertzeko asmoarekin, honako sarrera honetan Giza Eskubideen Bilakaera azalduko dugu. Horretarako, Europako kontseiluak argitaratutako "Gazteak Giza Eskubideetan Hezteko eskuliburua" dokumentuaz baliatuko gara.

Giza eskubideen sailkapen bat egiteko, eskuliburu honetan, hiru belaunalditan banatu dituzte, historiako une ezberdinetan sortu izan baitira.

• Lehenengo belaunaldia: eskubide zibilak eta politikoak. Horretan bi ideia nagusi bereizten dira; askatasun pertsonala eta gizabanakoaren babesa estatuaren urraketen aurrean.
• Bigarren belaunaldia: eskubide sozialak, ekonomikoak eta kulturalak. Horretan ere, zenbait ideia nagusi aipatu ditzakegu; berdintasuna eta oinarrizko ondasunak, zerbitzuak eta aukera ekonomikoak eta sozialak izateko aukera bermatua. Bigarren belaunaldi honetan, guk aukeratutako hezkuntza eskubidea kokatzen da.
• Hirugarren belaunaldia: eskubide kolektiboak. Giza duintasunaren inguruko ideia aldakorrei emandako erantzun gisa sortu direla esan dezakegu. Horrez gain, lehenengo eta bigarren belaunaldiko eskubideak bermatzerakoan izandako arazoei konponbidea bilatzeko beharrezkoak izan dira.

Esan dugunez, bigarren belaunaldian kokatzen da Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 26.atala, hezkuntza eskubidea, alegia. Konkretuki eskubide sozialen barruan koka dezakegu. Honen inguruan esan behar dugu, ez daudela garrantzi handiagoa edo gutxiagoa duten eskubiderik, egia esan, denak dira beharrezkoak eta oso garrantzitsuak. Testuan aipatzen denez, politikariek lehengo belaunaldikoei ematen omen diete munta gehiago erosoena baita eurentzat eskubide jakin horiek betetzea. Izan ere, bigarren belaunaldiko eskubideek gobernuen esku-hartze eta ekintza positiboak eskatzen dituzte.

Ez al da gure xedea guztion ongia lortzea? Zertara jolasten ari dira berekoi horiek?

karmele

karmele 2014-03-27 11:29 #1

Belaunaldien inguruko hausnarketa laburra baina zuzena eta argia. Eta orain galdera bat ekonomia sistema kapitalista duten estatuek posible dute bigarren belaunaldiko eskubideak bermatzea? Eta posible badute ere, zein jarrera izaten dute? Eta komunistak izan diren herrialdetan zer gertatu da?

Aztertu nahi duzuen eskubidea primeran kokatu duzuelako egiten dizkizuet galdera hauek.

alpino

alpino 2014-05-08 11:24 #2

Egunon Karmele,

Lehenik eta behin eskertzekoa da gure blogeko sarrera honetan eginiko balorazio positiboa, eta are gehiago eztabaida sustatzeko planteatutako galderak.

Esan beharrekoa da ekonomia sistema kapitalistan oinarritutako estatuek, merkatuaren beharrizanen arabera funtzionatu eta mozkin ekonomikoak maximizatzearen mentalitatearekin jarduten dutela. Gaur egun, inoiz baino argiago ikus dezakegu sistema kapitalista neoliberal honek pairatzen duen krisi egoera, ekonomikoki ez baita inondik inora egonkorra eta ziklikoki krisi egoeretara jaustera kondenatua baitago. Momentu honetan, estatuak duen zor publikoari aurre egin eta multinazional zein enpresek egoera horri aurre egiteko, bigarren belaunaldiko (eskubide sozial, ekonomiko eta kultural ) eskubideen urraketa ematen da, estatuaren laguntzarekin eta hori gauzatzeko beharrezkoak diren lege eta erreformak aplikatuz. Hezkuntzan eta orokorrean zerbitzu publikoetan murrizketa nabarmenak egiteko joera dute, sistemak teorian berdintasun sozialei eusteko duen gaitasuna kolokan jarriz. Beraz, sistema kapitalistek, ezinezko dute bigarren belaunaldiko eskubideak bermatzea, ekonomikoki loraldi fasean eskubide batzuen jabe garela uste dugula sinestarazi arren, merkatuaren eta sistema finantzarioaren menpe eta mesedetara moldatuko dituzte hain garrantzitsuak eta berdintasuna soziala eskainiko diguten bigarren belaunaldiko eskubideak.

Orain arte komunistak izan diren estatuek, sistema kapitalistaren oinarri ekonomiko zein langile/burgesen arteko botere harremanarekin amaitu nahi izan dute. Gaian oso informatuak ez gauden arren, gure ustez herrialde komunistek parez pare sistema kapitalista indartsu bati aurre egin behar izan diote, askotan honekin lehiakortasunezko egoera batera helduz eta eskubide asko kolokan jarriz. Azkenik, esan beharra dugu herrialde komunistetan sarritan lehenengo belaunaldiko (askatasun pertsonal eta gizabanakoaren babesa) eskubide batzuen urraketa eman dela, kolektiboa norbanakoaren gainetik jartzerakoan, askatasun eskubidea galduz.

Espero dugu gure erantzunak aberasgarriak izan eta eztabaia sustatzea.

Ondo izan.

Utzi iruzkina: