GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA
Giza eskubideen aldarrikapen unibertsala 1948ko abenduaren 10ean onartu egin zen, Nazio Batuen Erakundearen batzar nagusian. Giza eskubideak pertsonari aitortzen zaizkion zenbait oinarrizko balore edo ahalmenak dira. Ukaezinezkoak dira eta edozein antolamendu juridiko, demokratiko eta pluralistak babestu, zaindu eta beteharazi behar ditu. Norberaren estatus, sexu, joera sexuala, etnia edo herritartasuna edozein izanda ere, ukaezinak dira eta ezin da hauen kontrako legeak ezarri.
XVII. mendetik hasita aldarrikapen ezberdinak egin dira, Giza Eskubideen sorreran lagundu dutenak. Hala ere, 1945ean Nazio Batuen Erakundea sortu zen, nazio ezberdinek hitz egiteko asanblada bat izateko, aurretik sortutako bi gerra mundialen sarraskia zela eta. Erakunde hau sortu eta hiru urte geroago, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zen.
Eskubide guztietatik, hezkuntza eskubidea aukeratu dugu; hezkuntza betidanik gizartearen oinarria izan dela usten dugulako, kulturak aurrera eramateko eta eboluzionatzeko hezkuntza behar da. Hezkuntzari esker pertsona moduan eraikitzen gara eta gure bizitzan beharrezkoak diren kontzeptuak jasotzen ditugu, ez dira desberdintasunak egon behar herri garatuen eta pobreen artean hezkuntzaz hitz egiterakoan, horregatik oso garrantzitsua iruditzen zaigu giza eskubide honen aldarrikapen bat egitea, eta blog honen bitartez eskatzea munduko pertsona guztiek hezkuntza oso bat jasotzeko aukera izatea.
Giza eskubideen aldarrikapen unibertsaletik hezkuntza eskubideari buruz hitz egiten duen atalan oinarritu gara, atala 26. zenbakia duena da, eta zera dio:
1. Pertsona orok du hezkuntza-eskubidea. Hezkuntza dohainekoa izango da oinarrizko ikasketei dagokienez behintzat. Oinarrizko ikasketak egitea derrigorrezkoa izango da; heziketa teknikoa eta lanbiderakoa, orokorra; eta denek izango dute goimailako ikasketak egiteko aukera bera, norberaren merezimenduen arabera.
2. Hezkuntzaren helburua giza nortasuna guztiz garatzea izango da eta giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen errespetua indartzea; herrialde, arraza eta erlijio guztien arteko elkar-ulertze, jasankortasun eta adiskidetasunaren alde egingo du; eta Nazio Batuen iharduna bultzatuko du, bakeak iraun dezan.
3. Gurasoek lehentasunezko eskubidea izango dute seme-alabei emango zaien hezkuntza mota aukeratzeko.
Honekin amaitzen dugu gure blog-aren sarrera, espero dugu zuek gu bezala pentsatzea eta irrikan gaude zuei eskaintzeko gure iritzia eskubide garrantzitsu honetaz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: