Kategoria: zuzendariari
berria.infoAdar deiarekin batera Garazi eta Olaiaren txalapartaren hotsak zabaltzen hasi zirenean Anbotoko Marik aginduta euri zaparradak ateri egin zuen eta txalo zaparrada, maitasunez, Etxerateko ibiltarien gainean pausatu eta Landako gunean isuri zen. Ibiltarien zain zegoen ama, zain aita, zain andre/gizona eta seme-alabak, zain lagunak eta Arantxa, eta Josune, eta Fanekas, eta Patxiren neska-laguna, eta Garbiñe, eta Pinki eta milaka pertsona Etxerat baitan txaloka. Txalaparta tematsu eta alai, alai eta tematsu, erritmoarekin jostalari, berriro eta berriro, alai eta tematsu, bizkor eta...