Kategoria: zenbaki_lizunak
25 segunduko berri honetan 25.027 milioi euro aipatzen dira, 1001 milioi euro segunduko, alegia. Honela banatuta milioiok: alde batetik Shell konpainiak 2010eko azken hiruhilekoan irabazi dituenak -4.900.000.000 €- eta bestetik iazko urte osoan poltsikoratutakoak -20.127.000.000 €-. Eta orain dator onena: "decepcionando a los inversores". Gerundioaren erabilera alde batera utzita, ez dakit zertara egongo diren ohituta inbertsore horiek, baina, iaz, 2009an baino %61 gehiago irabazi zuten. Zuek ere bai, ezta?Ez zait bururatzen gartzelara eramango ez nindukeen iruzkinik.Tira, txiste txar bat b...