Badira gauza ugari gure bizitzan, muturren aurrean ditugunak, baina ez ditugunak ikusten. Egunen batean, zirkustantzia jakin batzuk bat egiten dute, eta gauza oharkabatuen presentziaz konturatzen gara. Horixe gertatu zait neri. Lagun bati esker, arreta jarri nion pianoaren soinuari. Zerbait berezia igarri nuen. Nolabait esateko, musikak inguratu egin ninduen, noten atximurkada goxoak sentitu nituen, musikak ozen xuxurlatu zuen nire belarrira… eta soinu hori behin eta berriz entuzten dut, aldi bakoitza, lehenengoa balitz bezela.   Oporrak luze egiten zaizkit. Eguneroko errutinatik irte...