Trailerra ikusi bezain pronto sartu zitzaidan gogoa Where The Wild Things Are filma ikusteko. Spike Jonze zuzendari amerikarraren azken lana da eta “Being John Malkovich” eta “Adaptation” bezalako filmeen ostean, kontuan hartzeko tipoa iruditzen zitzaidan. Where The Wild Things Are haurrentzako liburu batean oinarritua dago. Berez, Maurice Sendak idazle amerikarraren berrogei orriko liburuxka bat besterik ez da baina Jonzek, ausardia osoz, luzemetraia bat egiteko erronka hartu zuen. Bertan, haur bat guztiok barnean ditugun munstroekin topatzen da haserraldi baten ostean eta hauekin elkar...