Blakelock

literartea 1456440692268 literartea | 2006-10-21 11:13

Neguko astegun hartan museoa ia hutsik zegoen. Atari ondoko mahaian sarrera ordaindutakoan, eskuko bost atzamarrak erakutsi nizkion igogailuzainari eta isilean abiatu ginen. Estatu Batuetako pintura-bilduma bosgarren solairu hartan zegoen, eta erdi lotan harrapatu nuen zaindariaz aparte neroni nintzen hango pertsona bakarra. Horrek benetan poztu ninduen, egokitu zitzaidan aukera harexek halako xarmaz apaindu baitzuen nire etorrera. Blakelocken lana topatu aurretik hainbat aretotatik ibili nintzen, beti ere Effingen mandatua gogoan, hau da, ahalik eta arreta gutxien jartzea begiz begi izango...


Azken iruzkinak