Aurten ere Davide Rebellinek (Italia, 37 urte) irabazi du Fleche Wallone Belgikako klasikoa. Hirugarren garaipena du han. Aurrekoak, 2004an eta 2007an lortu zituen.Ohi bezala, Huyko hormak erabaki du lasterketa. Kilometro bateko aldapa da, %9,3ko batez bestearekin, baina tarte batzuetan %20ko pendizea du. Cadel Evansek gogor jo du maldaren erdialdean, Rebellinek ondo segitu dio, baita atzean utzi ere azkeneko 200 metroetan. Andy Schleck geratu da bigarren, Damiano Cunego hirugarren, Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi taldea) laugarren.1992an egin zen profesionaletan debuta Rebellinek, GB Mag...