TXIRRINDULARITZA
Aurten ere Davide Rebellinek (Italia, 37 urte) irabazi du Fleche Wallone Belgikako klasikoa. Hirugarren garaipena du han. Aurrekoak, 2004an eta 2007an lortu zituen.
Ohi bezala, Huyko hormak erabaki du lasterketa. Kilometro bateko aldapa da, %9,3ko batez bestearekin, baina tarte batzuetan %20ko pendizea du. Cadel Evansek gogor jo du maldaren erdialdean, Rebellinek ondo segitu dio, baita atzean utzi ere azkeneko 200 metroetan.
Andy Schleck geratu da bigarren, Damiano Cunego hirugarren, Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi taldea) laugarren.
1992an egin zen profesionaletan debuta Rebellinek, GB Maglificio taldearekin, eta harrezkero 42 garaipen eskuratu ditu. Gaur egun Serramenti PVC Diquigiovani-Androni Giocattoli taldean da.
Azken irabazleak
2008. Kim Kirchen (Luxenburgo).
2007. Davide Rebellin (Italia).
2006. Alejandro Valverde (Espainia).
2005. Danilo di Luca (Italia).
2004. Davide Rebellin (Italia).
2003. Igor Astarloa (Euskal Herria).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: