Inoiz ez ditut urtebetetzeak gogoratzen. Lagunenak, ahizpa edo nebarena, gurasoenak... nirea ere gogoratzea kostatzen zait, ez naiz konturatzen urte bat gehiago bete dudala amamak deitzen nauen arte, desastre bat omen naiz. Eta ez soilik pertsonenak, data seinalatuak ere ahaztu egiten ditut, emakumeen eguna, langileen eguna, umeen nazioarteko eguna, ikasleen eguna... eta euskararen eguna, bai, hau ere ahaztu nuen pasa den astean. Kontua ez da ez dakidala noiz diren urtebetetze horiek guztiak, horretarako oso memoria ona dut nik egia esan, eta behin jakinda noiz dagoen zerbait ospatzeko gogo...


Azken iruzkinak