Kategoria: urla
Jacquelin Urlak idatzi du Reclaiming basque izeneko liburu hau. Euskararen aldeko aktibismoa aztertu du ikuspuntu antropologiko batetik. Eta, zentzu batean, kanpo zein barne begiradarekin hornitua (eta ez da gutxi). Freskoa da liburua, atsegina. Gauza berri gehiegi ez izan arren, gauzei begiratzeko modu berritzailea dakar. Antropologiatik eta esanguratsu. Merezi duen liburua da. Niri, batez ere, erakargarri egin zait batua eta etxeko hizkeraren artean izan diren harremanen berri ematen duenean. Batua sortu zenean, kontra egon zirenek etxeko hizkeraren alde egiten zuten. Baina denbora...