Aurten ere egin dut 'euskaldunen Mekara' bisitatxoa, eta Durangon egiten diren guztiak egin ditut: liburuz, diskaz eta bestelakoez betetako erakusmahaiak ikusi (eta zerbait erosi), Goienkaleko arratsaldeko eta gaueko giroaz gozatu... eta aspaldian ikusi gabeko lagunekin egon. Goiko argazkian agertzen den mutil horrekin ez nintzen egon. Berarekin ez, baina bai bere lagun min batekin:  Eiderrekin. Hark eman zigun gure Egoiren berri. Betiko legez, harritu egin nau berriro Egoik.Egoi Urkiza 28 urteko galdakoztarra da. Galdakaotik urrun bizi ez garen arren, etxetik oso urruti ezagutu genuen...


Azken iruzkinak