Kategoria: udazken
ZURE ESKU DAGO (ZALEZI NA TOBE)Zure atzetik abiatu nintzen igerian, Jaizkibelgo itsaslabar hartatik behera,zure sekretuak gordetzen zituen kutxa horren bila, duela lau urteko uda maitagarri hartan.Goizeko lauretako izarrak esnatzen nau geroztik,eta ainara hau joan zen zure atzetik. Geroztik, ez dut udarik izaneta udazken honetatik negua helduko da,mendi gainetan elur zuria,orbel nabarraren gainean.Liliak, itxaropenik gabe erori ziren aspaldigure udaren azken hartan.Geroztik,udatik negura eten bat gertatzen zait,eten jarraikor bat, zure zain.ZURE ESKU NAGO, zure laztan eta muxuen zain.
Azken iruzkinak
joan mari beloki kortexarena 2025-12-16 16:49 #1
2025-12-16 14:17 #2
Mikel Asurmendi Agirre 2025-11-26 11:59 #4
POETA BIZIEN KLUBA
atxuriko