Nafarroa ofizialeko ordezkari esanguratsuek ongietorria egin zioten Arias Cañete Espainiako Nekazaritza ministroari. Artaxoan du egoitza Nafarroako Ubidearen kontrol zentruak, eta bertaraino joan ziren azken bi hamarkadatan Itoizko urtegia zein ubidearen proiektua babestu duten ordezkariak. Arias Cañetek zein Barcinak goraipatu zuten bi gobernuen arteko lankidetza. Barcinaren esanetan, 1998ko urriaren 19an bi gobernuen arteko lehen akordioa izenpetu zenean, azpiegiturak oposizio handia izan zuen, eta «obra gerarazi ez arren, atzeratzea lortu zuten, horrek izan dituen ka...


Azken iruzkinak