Gure Jaimito (eta hau ez da izena aldatzea, maitasun osoz erabilitako txikigarri bat baizik) frankismoaren izaerari eta haren garaiko egoerari buruzko iritzi xelebre batzuekin etorri zaigu. Badakizue "Franco trajo una placidez extraordinaria a Euskadi" eta "muchas familias que vieron aquélla época con naturalidad y con normalidad" modukoak alegia.Ez zaitezte hipokritak izan. Ez didazue esango ezjakinean harrapatu zaituztela gizon honek. Ez ahal zenekiten onez gero nola pentsatzen duen? Niri behintzat ez nau harritu esan duenak, badakit eta nola pentsatzen duen. Harritu nauena zera da, kazet...