Kategoria: tristia
Aurelia Arkotxa, BERRIA, 2008-XII-26 Itsas Beltzeko kosta. 9garren urtea. Bidaia luzearen ondotik Ovidio «lurraren muturrera» ailegatu berria da: Tomis-era (a terra terra remota mea). Augustok inperioaren azken fronteretara herbestua du. Han hilen da. Baina nik aipatzen dudan momentu honetan, Tristes liburua bukatu berria du. Ez daki hemen hilen dela. Uste du berriz itzuliko dela Erromara, emaztea besarkatuko duela, eta gelditzen zaizkion adiskide gutiak. Tristes bidean hasi zuen, Ioniako itsasoan, uhain oldartuek ontzia kurrinkarazten zutelarik, aurpegia bustitzen: «Oh, zorigaitzeko...