Proxecto Tribo

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-03-12 08:25

Galiziako hirietako parkeetan ez da erraza galizieraz entzutea. Ez da batere erraza. Hori dela eta, Compostela aldeko guraso batzuk euren burua antolatzen hasi ziren. Eta Tribo sortu.   Zer da Tribo? Orain gutxira arte whatsapp talde bat izan da (orain Galegram taldea da). Ideologiak gorabehera, amatasuna eta aitatasuna ulertzeko moduak gorabehera, euren seme-alabek galizieraz parkeetan egiteko hautua egin dute. Behetik gora antolatuta. Administrazioei kasu egin barik.   Hasierakon mesfidantzak izan arren, laster gainditu ziren eta ordutik Triboa Belvís parkean batzen da. 0...