PIKUPEKO SIKOLOGOA

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2008-11-04 12:40

Jagoba Errekondo, ARGIA (2008/X/19) Zuriak? Bai, nonahi da zuritik, baina baita laru, urdin, gorri, ubel, beltz... ortzadarra aldenik alde du berea pikondoak, Ficus carica. Ez da alferrik fruta-arbola bihurtutako aurrenekotako zuhaitza. Hau ere geure nekazaritzaren jatorria den Asiatik dator. Kontinente haren mendebaldeko muturraren lur muturretik igaroa izango da Europara, Turkiako Cariatik, hortik “carica”. Ortzadarreko fruituak ederrenean diren sasoian begira iezaiozu zuhaitzari ere. Toki kaskarrenean ere bizitzeko gai da. Moztaka, aldrebesa, adarje trakets eta egurje okerrekoa,...