Kategoria: tirania
Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2015eko irailaren 27a Sirakusa (Sizilia), K.a. 405. Dionisio I.ak –edo Dionisio Zaharrak– greziar koloniaren boterea lortu zuen eta Sirakusako tirano bihurtu zen. Orduz geroztik, etsaiak ez zituen faltan izango etxe barruan nahiz kanpoan. Dionisioren gortean Damokles izeneko gizon bat bizi omen zen, bere jaunarekiko inbidiak janda. “Haren tokian banengo... Haren boterea banu... Haren ondasunen jabe banintz... Dionisio banintz...”, errepikatzen omen zuen etengabe jauregiko korridoreetan. Egun bate...