Astelehenean, egunero moduan, afaltzen bukatu eta egunkariari heldu nion telebista madarikatu horretan zer botatzen zuten ikusteko. Madarikatua diot ez telebista gorrotatzen dudalako baizik eta guztiz kontrakoagatik. Gustoko dut telebista ikustea, ordu horretan gehienbat, baina azkenaldian lotsagarria da Prime Timeko programazioa.   Egun gutxitan aurkitzen dut gustoko zerbait eta Tele 5n C.S.I Las Vegas  (Grissom handia!) kendu eta C.S.I Miami botatzen asi zirenetik astelehenetan ere ez dut zer ikusi izaten. Egunkariko azken horriak begiratu nituen eta nire aukera...