IVAP-HAEEk hizkuntza normalizazioaren teknikarien lan-poltsa ireki du, gaurtik ostiralera bitartean. Gaitegia begiratu dut eta harrituta geratu naiz. Gai guztiak oso teknikoak dira, administrazioari oso emanak. Denak dekretuak eta legeak, ia denak hobe esanda. Azken gaiak deskolokatu egin nau zeharo, baina tira.  Emakumeekiko berdintasun plana ez al dago soberan lan-poltsa horretan?15. gaia ere absurdo samarra da. Eta 3. eta 5. ere ondo badaude ere, ez al da arraroa soziolinguistikari buruz gairik ez egotea, gai teorikoak diot, eta helduen euskalduntze-alfabetatzeari buruz gai teorikoa...


Azken iruzkinak