Hizkuntza normalizazio teknikarien lan-poltsa

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-03-10 19:34
2

IVAP-HAEEk hizkuntza normalizazioaren teknikarien lan-poltsa ireki du, gaurtik ostiralera bitartean.

Gaitegia begiratu dut eta harrituta geratu naiz. Gai guztiak oso teknikoak dira, administrazioari oso emanak. Denak dekretuak eta legeak, ia denak hobe esanda. Azken gaiak deskolokatu egin nau zeharo, baina tira.  Emakumeekiko berdintasun plana ez al dago soberan lan-poltsa horretan?

15. gaia ere absurdo samarra da. Eta 3. eta 5. ere ondo badaude ere, ez al da arraroa soziolinguistikari buruz gairik ez egotea, gai teorikoak diot, eta helduen euskalduntze-alfabetatzeari buruz gai teorikoak egotea?



 

Benito

Benito 2008-03-11 00:57 #1

Helduen euskara-irakaskuntza, gaitasun komunikatiboa, EGA eta HHEEak... Seguraski euskara-teknikari bati horretaz zerbait jakitea ondo etorriko zaio, baina gaiak horrela hartuta, bua! Neuk ere gura nuke gai horietaz azterketa bat gainditzeko moduko temario zehatza edukitzea. <br>Bitxia gainera beste gauza bat ere izan daiteke: administrazioan halakoak eskatzen ibiltzea helduen euskara-irakasleen prestakuntzarako eskaintza publiko eta arauturik ez dagoenean.<br>

txerra

txerra 2008-03-11 15:53 #2

Ba bai, Benito, gauza bitxi asko dago deialdi horretan. Are gehiago, Soziolinguistika Klusterrak i<a href="http://www.soziolinguistika.org/eu/node/3000?PHPSESSID=e82bc9f19b7f4a7cc0a909f8ec286aca">kerketa bat egin duenean</a> euskara teknikarien formazio premien gainean. Horietan aipatutako oso gutxi dago deialdi horretan, oso gutxi. Burokraziaren ajeak???<br>


Utzi iruzkina: