Kategoria: tamborrada
Danbor hotsekin bat eginik jo zuen Ustekabek Gorlizen, beste hamaika talderen presentzia izan zuen kalejira batean. Espero baino ordubete gehiago behar izan genuen Gorlizera iristeko. Ordainez, Lemoniz inguruan txango kulturala egin genuen Javier Zorrakin mikrofonoan genuela. Egia esan, ez zen oso didaktikoa izan, baina zentrala metro eskas batzuetara ikusteko aukera izan genuen gutxienez. Behin Gorlizen dena prest genuela indarrez jotzeko meriendatxoa jan eta lehen notak jotzen hasi ginen. Koadrilen jeitsiera egin genuen Tatiago, Diana, "Au dek au" eta beste hainbat piezekin. Publikoa ge...