Kategoria: spanishrevolution
Sistemaren zitalkeria, klase-politikoaren profesionalizazio, hurruntze eta lotsagabekeria, bankuen diktadura, medioen zirkoa, demokrazia honen postdemokratizazioa, frustrazioa, inpotentzia... Denbora daramat guzti honetaz hitz egiten blog honetan, iritzi testuak “Noiz arte?” aspertu batekin amaitzen. Denbora daramat “zer egin dezakegu bakarrik?” horren atzean ezkutatzen, euskal gatazkaren prioritatea aitzakia moduan erabiltzen ezer gehiago ez egiteko... Denbora daramat kokoteraino. Iraultza sozial, politiko, ekonomiko eta gehienbat, iraultza etiko eta moral bat eskatzen. Denbora daram...