Euskargazki, CC BY 4.0, via Wikimedia Commons Juan Antonio Ubillos Galatas (Amasa-Villabona, 1707 - Arantzazu, 1789) Galatas edo Kalatras izeneko baserri honetan sortu zen. Hamabost urte zituela, 1722an, Arantzazuko komentuan sartu zen frantziskotar, 1755ean Teologian graduatu zen Alcala de Henareseko unibertsitatean eta filosofia eta teologia irakasle gisa aritu zen Tolosan lehenik eta Arantzazun gerora. Dakigula, lau lan idatzi zituen; hauetarik hiru latinez: Philosophia Rationalis (Donostia, 1755), Philosophia Transnaturalis (1758) eta Philosophia Naturalis (Gasteiz, 17??)....


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Politikari, idazle, euskalari eta  historialari polifazetikoaren sortetxea. Iruñeko Alde Zaharraren erdi-erdian dago, Udaletxe plaza eta Gaztelu plaza lotzen dituen Txapitela kalean alegia. Etxean ez dago honen oroigarri den inolako inskripziorik. Gehiago jakiteko:  Arturo Kanpion (PDF)


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Bakaikuko etxe honetan jaio zen Frantzisko Ondarra Erdozia (Bakaiku, 1925/05/19 - Iruñea, 2005/07/31) irakasle, filologo, kaputxino eta euskaltzaina. Euskararen alorrean, dialektologian aritu zen, eta Nafarroako testu zaharrak aurkitu eta editatzeari ere ekin zion gogotsu. Ezagun dira Lizarraga Elkanokoaren idazkien gainean egindako lanak eta Polikarpo Iraizozkoarenak, beste askoren artean. Azken horrek utzitako jarlekua hartu zuen Ondarrak Euskaltzaindia. Etxeak ez bide du izen berezirik, eta gaur egun bi bizitzata...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Ubaldo Hualde Martin (Uztarroze, 1871 - Izaba, 1967-07-31) oso pertsonaia berezia izan zen. Hura izan zen Erronkaribarko euskararen azken hiztun osoetarik. Ongi ezagutzen zituen herri bateko eta besteko aldaerak, eta Koldo Mitxelena, Juan San Martin, Mariano eta Jose Estornes, Jose Mari Satrustegi, Ana Etxaide eta bestelako ikerlarien informatzailea eta laguntzailea izan zen, kantuak, esaerak eta hiztegia bilduz, baita idatziz ere. Askotan izabarrek Zuberoara laguntzeko eskatzen zioten, harremanetan euskara baliatu ahal iza...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Juan Goikoetxea Zabalo (Lezaeta, 1905/11/18-Donostia, 1973/06/30) idazle eta euskaltzale larraundarra Uhaldea izeneko etxe honetan sortu zen. Apez aritu zen Arbizun 1933tik 1973ra, eta euskararen aldeko jarrera herrian euskarari eusteko berebizikoa izan zen. Nafarroako elizbarrutian erabiltzeko zenbait testu liturgiko ere euskaratu zituen, eta Príncipe de Viana aldizkariaren euskarazko gehigarrian ere frankotan idazten zuen, sekula sinatzen ez bazuen ere. Horrek zailtzen du bere idazlanak zein diren eta non argitaratu zir...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Etxe honetan, Apezenean, sortu zen Jose Manuel Lasarte Mugiro (Etxarri-Larraun, 1927/06/20-Iruña, 2007/04/17) apez euskaltzalea. Luzaiden, Berueten, Leitzan eta Uharte Arakilen apez egondakoa. Berueten euskarazko irratia sortu zuen (1958-1964). Leitzan Nekazari Eskolan zuzendari eta irakasle aritu zen euskaraz, eta 1965ean ikastola bat zabaltzeko ahalegina egin zuen. Uharten euskarazko mezak berreskuratu zituen. ‘Vianako Printzea’ instituzioko Euskararen Aldeko Sailak antolatutako hainbat festa eta sariketatan...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Lakuntzako Dendaberri etxean jaio zen Blas Alegria (Lakuntza, 1883/02/03-Lakuntza, 1947/10/12). Duela urte zenbait etxe hura eta ondokoa (Kaporraz) eraitsi, eta biek hartzen zuten lekuan eraiki zuten irudikoa. Lakuntzako koadjutore eta bikario izan zen apeztu ondoren, eta artzipreste ere bai. Sasoi batean Seminarioan irakasle aritu zen eta bertan euskara katedra hartzekotan egon bazen ere, ez zuen sekula hartu, ongi ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko. Euskeraren Adiskideak elkarteko kidea izan zen, eta Euskal Esnalea eta Revi...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Arbizuko Anttonekoan jaio zen Fernando Urkia Bakaikoa (Arbizu, 1896/04/16-Erroma, 1959/03/19) fraide eta idazlea. Gaur egungo etxea ez da, haatik, Urkia sortzen ikusi zuen berbera. Musikaren alorrean, egindako konposizio lanengatik eta organista izateagatik da ezaguna, baina Saltako apezpiku izatera ere iritsi zen. Euskaraz artikulu ugari idatzi zituen, Euskal Esnalean eta Argian esaterako, euskararekiko kezka agertuz, baita ohiturez eta historiaz ere. Ipuingintzari eta hiztegigintzari ere lotu zitzaion, eta saritutako bi antzer...


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Martzelino Garde Villafranca (Zarrakaztelu, 1925/10/02-Iruñea, 1990/05/06) apez euskaltzale nekaezina izan zen: beti omen zebilen euskaldunek euskara erabil zezaten indar egiten, baita apezen artean ere. Sorterrian hasi zen euskara ikasten baina Uztarrozen aritu zenean hango euskara landu, eta Erronkaribarko mintzoan poema ugari idatzi eta argitaratu zituen. Lehena El Pensamiento Navarron, 1954an. Euzko Gogoa eta Agur bezalako aldizkarietan ere aritu zen. 60ko hamarkadan Iruñeko ikastolen sorreran parte hartu zuen....


Ekaitz Santazilia, CC BY-SA 4.0, via Wikimedia Commons Narbarteko etxe kapare honetan sortu zen Jose Maria Lakoizketa Santesteban (Narbarte, 1831/02/02/1831-Elbete, 25/12/1889) apez eta botanikoa. 1857an Narbarteko erretore bilakatua, orduan hasi zitzaion landareekiko zaletasuna. Elbeteko Jarola palazioan hil zen arte, herbario erraldoia osatu zuen, landareak bilduz, deskribatuz eta sailkatuz. Zeregina obsesio bilakatu zen ia, eta pertsona berezia zela diote ezagutu zutenek, Lakoizketako eroa izengoitia ere eman baitzioten. Egindako lanak ospea eman zion eta Societé Botanique...


Azken iruzkinak