Beti dago lehen aldi bat edozertarako. Bloga idazteko ere bai. Arrazoi ugari dauzkat blog hau zabaltzeko. Bi aipatzekotan, nire burutazio guztiak eta barneko sentimenduak ordenan jarri nahi nituzke. Bestalde, nire hizkuntza berriari, euskarari, merezi duen lekua eskaini nahi nioke. Bizitzak eskaintzen dizkidan lehenengo aldi guztiak barneratu eta gozatu nahi ditut. Jende onez inguratuta, gure mundu txikia zabaltzeko eta hobetzeko gai izango gara. Seme-alabak haztea erronka handia da. Hain zuzen ere, gurasook ez ditugu inoiz ahaztu lehenengo irribarrea...