SALAKETARAKO DEIALDIAK Urriak 15, osteguna Elkarretaratzeak Hego Euskal Herriko hiriburuetako LABen egoitzetan eguerdiko 12.00etan Bilbo: Rekalde Zumarkalea 62 1. Atzokoan berriro ere Garzon eta Rubalcabaren injerentzia eta erasoak izan dira albiste. Euskal Herria ukatzen dutenek eta euren estrategia ukazioaren gainean eraikia dutenek, errepresioaren bidez betikotu nahi dute gure Herrian bizi dugun errealitatea. Ezker abertzaleko militanteen jazarpena eta atxilotze indiskriminatuak dira berriro ere erabili dituzten tresnak. Halabeharrez lehenik eta behin, atzoko guztia salatu behar dugu et...